Iraultza Garaia

XIX. mendeko Euskal Herrian karlismo eta liberalismoaren gakoak ulertzeko berrikuspena. Aintzinako erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitz eta korapilatsua.
 

 

Helburuak

  • Gaur egungo gizartea ulertzeko garai nagusia den XIX. mendeari buruzko ezaguera eskaini.
  • Zumalakarregitar anaien bitartez garai bat, XIX. mendea, komunikaizea.
  • Migel Antonio, jeneralaren anaia, politiko Liberala eta garaiko pertsonai garrantzitsua ezaguizera eman.
  • XIX. mendeko euskal historiari buruzko zentzu kritikoa eta hausnarketa bultzatzea.
  • Proposamen erakargarri, ludiko eta parte hartzaileen bidez garai batera gerturatzea.

 

 

Metodologia

  • Materiala: Museoak irakasleei zuzendutako gidaliburuak eta ikasle bakoitzari gida didaktikoa ematen die museoko bisitan eta ondoren lan egiteko. Axota edo arkatza ikasleek ekarri behar dute.

  • Bi mundu aurrez aurre ikusentzuneko multimediaren emankizuna.

  • Talde-lana eta material didaktikorako informazioaren bilaketa museoko geletan zehar.

  • Bateratze-lanak eta konklusioak.

 

Oharra: Ibilbide hau Gerra eta Bakea eta Industrializazioaren hasmenta Euskal Herrian ibilbideekin konbinagarria da.