Gerra eta Bakea

Lehen Guda Karlistan oinarrituz, gatazkaren adibide gisa indarkeriaren sustrai, modu eta ondorioei buruz gogoeta egiteko proposamena. Gaurkotasun osoa duen hausnarketarako ibilbidea, gatazken ebazpenerako bake prozesuak ulertzen laguntzen duena.
 

 

Helburuak

  •  Kontzientzia publikoa kitzikatzeko bake dinamika bat aurkeztea.
  •  Zentzu kritikoa sustatzea.
  •  Bakea eta bortizkeria hitzen esanahia alde guztietatik, alderdikeriarik gabe eta bere osotasunean begiratuta benetan barneratzea, Lehen Karlistada ez ezik beste gertaera historikoak ere aztertzerakoan.

 

Edukia: Lantzen diren gaiak

  1. GUDAREN HASIERA. Oinarrizko bortizkeria: bestearen deskalifikazioa
  2. GUDAREN MUGAK. Bortizkeriaren mailak
  3. SOLUZI0 BILA. Hitzek armek baino indar gehiago dutenean
  4. BAKEA. Sinboloak eta edukiak
  5. BORTIZKERIAREN ONDORIOAK. Biktima errugabeak eta gudaren eta bakearen arteko mugak
Gerra eta Bakea-Ikasleak

 

Gerra eta Bakea. Ikasleak2

Metodologia 

  • Materiala: Museoak irakasleei zuzendutako gidaliburuak eta ikasle bakoitzari gida didaktikoa ematen die museoko bisitan eta ondoren lan egiteko. Axota edo arkatza ikasleek ekarri behar dute.

  • Bi mundu aurrez aurre ikusentzuneko multimediaren emankizuna.
  • Talde-lana eta material didaktikorako informazioaren bilaketa museoko geletan zehar.
  • Bateratze-lanak eta konklusioak

 

Oharra: Ibilbide hau beste edozeinekin konbinagarria da.