Imajinarioa: Romantizismoa eta idealizazioa
XX. mendean zenbaitek karlismoarekiko izan duten irudi erromantiko eta idealizatuaren ondorioz, hainbat lan egin dira hura goretsiz: eleberriak, filmak, operetak eta pastoralak, besteak beste.
Musée Basque et de l’histoire de Bayonne MUSIDORAren filmaren aurkezpenerako liburuxka |
Tomas Zumalakarregi Pastorala. 1989 |
Santa Cruz apaiza pastorala. 1992 |
Karlisten oroigarriak: historiatik mitora
Zenbait familiak gerra karlisten oroigarriak gorde dituzte, eta garrantzi legendarioa eman diete Karlos VII.ari, Zumalakarregiri edota Santa Kruz apaizari. Gerra karlistetako pertsonaia batzuei egindako kultuaren adierazgarri dira, besteak beste, horiek agertzen diren grabatu eta argazki ugariak. Herrian eman zaien garrantziaren erakusle, bestalde, pertsonaia horien omenez egindako bertsoak eta pastoralak ditugu.
Ferdinand BERILLON, Bayonne Don Carlos et son état-major Musée Basque et de l’histoire de Bayonne. |
Ez ezaguna. Le Curé Santa Cruz et un aide de camp à cheval Bilduma pribatua. Baiona |
Iparraldeko familiek gordetako oroigarriak
Karlos VII.ak Paul Laborderi oparitutako apaindutako puru kutxatila. Bilduma pribatua. Biarritz |