Gerrate karlistak eta Europa: Testuinguru historikoa

 

Aurrekariak

Euskal nekazalgoak Karlistadetan agertutako jarrera ulertzeko, aurrez gertatutako gerrateetan erdietsitako esperientzia kontuan hartu behar da, bai politikoki (liberalismoarenganako harremana), bai militarki (gerrila gerretan jasotako esperientzia).

Lehenengo Karlistada

Don Carlos infantea eta bere iloba Isabelen eskubide dinastikoen defendatzaileen artean 1833 eta 1839 bitartean gauzatu zen. Lehenengoak absolutisten laguntza jaso zuen, bigarrenak, berriz, liberalena.

 

Europako potentziak

1834ko apirilean, Aliantza Laukoitzaren Tratatua sinatu zuten Britainia Handiak, Frantziak, Portugalek eta Espainiak. Ondorioz, Frantziak hitz eman zuen bere mugak ondo zainduko zituela, karlistek bertatik laguntzarik jaso ez zezaten; Ingalaterrak armak eta munizioak bidaliko zituela agindu zuen, bai eta Euskal Herriko kosta kontrolatzeko itsas indarrak ere; eta Portugal bere esku zeuden baliabide guztiekin laguntzera konprometitu zen. 1835ean, berriz, hiru potentzia horiek tropak bidali zituzten, liberalen kausaren alde egitera: Britainia Handiak Britainiako Legio Laguntzailea, 12.000 boluntariok osatua, gutxi gorabehera; Frantziak Atzerritar Legioa, 5.000 gizonez osatua; eta, azkenik, Portugalek 6.000 soldaduko armada.

 

Bigarren Karlistada

Carlos VII.a, Erregegai berri baten gidaritzapean, gauzatu zen 1872 eta 1876 artean.