Zezenketak dira topikorik erabilienetakoak karikaturan. Hemeretzigarren mendeko aurrerakoiek Espainiako politikaren, gizartearen eta kulturaren atzerapenaren seinale ikusten zituzten zezenak, baita jendeak basakeriarako zuen joeraren froga ere. Beste batzuetan, zezenketa beste borroka-mota baten parodia bihurtzen da, politikarena, adibidez.