Austria eta Borbongo Don Karlos karlisten laugarren erregegaia izan zen, bere aita 1868ean ordezkatu zuenetik. Bigarren Karlistaldia (1872-1876) izenez ezagutzen dugun altxamenduaren bultzatzaile, karlistentzat " errege" nagusia bihurtu zen. Garaiko karikaturetan gehien agertuko den pertsonaietako bat izan zen, 1909an Suitzan hil zen arte, bereziki emakumeekin izan zituen harreman nahasiak zirela medio.