Bubanik emandako izena: Primula suaveolens+ Primula veris
Beste izen batzuk: San Jose lore goiztiarra, udaberri lore goiztiarra, bedats lilia, bitxileta, ostaiska, ostorika, pitxilindra, udaberri lorea, Latinezko primus izenak udaberriko lehenengoa adierazten du, udaberrian lehen loratzen dena alegia. Mitologian, Bertha jainkosak umeak bere jauregi magikora erakartzen zituen San Jose lore ederrak erakutsiz. Erabilera zabala du sukaldaritzan. Hosto berriak, gordinik edo prestatuta jan daitezke, baita zopen gehigarri bezala ere. Uki latza izanagatik zapore arina du. Loreak entsaladetarako gehigarri bezala erabiltzeko egokiak dira eta baita barazki bezala ere. Ireki berritan jasotako loreak, ura eta azukretan hartzituta ardo goxo bat egiten da. Hosto zein loreekin sirope eta teak egin litezke. Haziekin olioa egiten da. Olio hau oso erabilia da sukaldaritzan. Gainera, ezaugarri terapeutiko asko ditu, zenbait azido graso eta omega 6 famatua dituelako. Primula olioa lagungarria da biho.
Jatorrizko tamainako irudia: 178 KB | Ikusi Deskargatu