Landareen bizilekuak

Areka, ezponda eta laboreak
Nekazaritza ustiapenera moldatzeko, lurrean egiten diren lanen ondorioz sortutako soro, sagasti eta inguruko tokiak.
Loreak ikusi

Basoa
Zuhaitza, zuhaiska, belar eta beste landareez gain mikroorganismo animalia, onddo eta abar biltzen duen biotopoa. Lur motaren eta mikroklimaren arabera oinarrizko landareak eta batipat zuhaitzak aldatuko dira, baita bizidun guztien multzo biologikoa ere.
Loreak ikusi

Belar komunitateak
Zurtoin gogorrik gabeko landare belarkarez osatutako landaredia. Etxeko abereak elikatzeko larre eta ondugai dira bertako landareak.
Loreak ikusi

Erlaitzak
Ez nekazaritza, ez abeltzantza eta gehienetan ezta basogintza ere iristen ez diren mendi magal malkartsuetako edo mendi muturretako harkaitzak. Baldintza oso gogorretara ohitutako landareen bizitoki.
Loreak ikusi

Itsaslabar eta hondartzak
Itsasbazterreko ekosistemak. Mendien azala bera edo oinarrizko harkaitza itsasoraino iristen denekoa edo errekak zein ibaiak eta itsasoaren mareen arteko gora-beherak tarteko sortutako errioen inguruko hondartzak.
Loreak ikusi

Sasiak
Zuhaiska eta zuhaitz gazteak tartean hartzen dituen sasitza edo sastrakadia. Gehienetan txilar, ote, zuhandor eta antzekoen gainean garatzen diren lahar eta aihena duten landareak dira nagusi.
Loreak ikusi

Sustrai parasitoak
Landare bizkarroiak edo parasitoak. Beste landare batzuei sustraietatik izerdia lapurtuz bizi eta garatzen dira. Ohitura hau dela eta, bere kasa bizitzeko gai ez diren landareak dira.
Loreak ikusi

Toki heze edo putzuz beteak
Lurraren ezaugarri bereziak direla eta, drainatu ezinik edo bertan sortzen delako, azalean edo azaletik bertara ura pilatzen den uneak. Landare-elkarte bereziak garatzen dira bertan.
Loreak ikusi