Didier Petit de Meurville
Haitin jaio zen 1793.ean. Bere aita 1795eko esklaboen altxamenduan hil zutenez bere familia Bostonera aldatu zen. Urte batzuk beranduago familia Lyonen kokatu zen. Didierrek setaren merkataritzari ekin zion bizibidez, politikoki legitimismoarekin lotzen zen bitartean. Honela, Lehenengo Karlistada ostean atzerriratu karlistei laguntza eskaini zien. Gertu gertutik gainera, izan ere, Don Carlos, bere familia, Cabrera eta beste zenbait burukide karlisten erretratuak burutu baizituen Bourgesen. Don Carlosek, esker onez, "Babesaren Bizkonde" izendatu zuen 1845.ean. 1848.ean kontsul izateko bidea hasi zuen eta Alicanteko kontsul-orde hautatu zuten. 1857.ean aldaketa eskatu eta Donostiako kontsul hautatua izan zen. Bertan bizitako 16 urteetan bere pintura zaletasuna lantzen jarraitu zuen, hiria eta inguruetako paisaien irudi ugari eginez. Probintziako loreei arreta berezia eskaini zien, kalitate haundiko irudiekin hiru album osatuz. Didier Petit de Meurville Biarritzen hil zen 1873.ean. |
Pietro Bubani
Bagnacavallo-n (Ravenna-n) jaio zen 1806.ean. Bolognako unibertsitatean ikasi zuen medikuntza, 1829.ean lizentziatuz. Mediku bezala denbora gutxiz jardun zuen. Aita Santuaren gobernuaren aurkako altxamenduaren porrotaren ostean Korsikan errefuxiatu zen 1831.ean. Botanika ikasketak Florentzian egin zituen eta Piriniotako landa ikerketak 1836.ean hasi zituen. Borroka politikoa utzi zuen soilik ikerketa botanikoan jarduteko. Piriniotan landareak jasotzen 21 kanpaina egin zituen. Bere lan nagusia heriotza ondoren argitaratu zen lau tomotan: Flora Pyrenaea (1897-1901). Latinez argitaratua, mendikatean eta Euskal Herrian egindako aurkikuntza guztiak osatzen zuten. Landareei buruzko oharren kalitate eta zorroztasunak nabarmentzen dute. Bere esperientziak zenbait egunkaritan jaso zituen. Horietan Pirineo hegoaldean jasandako esperientzia gogorrak aipatzen ditu, gerra eta miseria garaiak izan baiziren eta atzerritarra izanez espiatzat hartua izan baizen. Bere jauregiko lehio batetik erorita hil zen 1888.ean. |