Manuel Iradier

Manuel Iradier Gasteizen jaioa zen 1854an, eta txiki-txikitatik jakinmin izugarria izan zuen. 15 urterekin “La exploradora” elkartea sortarazten du, Ertafrika esploratu eta zibilizatzeko asmoz. Stanley ospetsua Bigarren Karlistadaren berri ematera etorria zen Euskal Herrira, eta bi aholku nagusi eman zizkion: hasteko, espedizio bat antolatzeko bi gauza zirela behar-beharrezkoak: dirua eta dirua. Horretaz gain, esperientzia hartzeko helburu apalago bat aukeratzeko esan zion, Iradierren lehen asmoa amets hutsa baitzen, alegia Afrika osoa zeharkatu, Hegoafrikatik Libiaraino, gutxi gora behera 7500 km, gehien gehienak gizon zuriaren oinak inoiz zapaldu gabeak.
Maila bat gorago

Karpeta honek ez du elementu ikusgarririk. Edukiak gehitzeko, sakatu gehitu botoia, edo edukia beste leku batetik itsatsi.