Kasino eta dantza saioak
|
---|
"Antaño y Ogaño". Zumalakarregi Museoa |
Mende honetan jokuaren inguruko aisi lekuen eraikuntza zabalduko da. Kasinoek jokuan oinarrituko dira, baina ez dira horretara mugatuko. Musikak eta dantzak ere izango dute bere lekua eremu berri hauetan. Gainera burgesiak eta aristokraziak, saloietako elkartzeak, karta jokuak eta ruletak aitzakitzat hartuz, gizarte sareak moldatzen zituzten, zeinetatik negozio oparoak, elkarte politikoak eta ezkontzak sortzen ziren.
|
Egungo udalaren egoitza den eraikina, 1887.ean inauguratu zen “Gran Casino de San Sebastián” izenpean. Jokua zen jarduera nagusia, baina kontzertuak, dantza saioak, kafetegia eta jatetxea ere bazituen. |
|
Biarritzko oroitzapenak: Grand Hótel eta kasinoa. Koldo Mitxelena Kulturunea |
Biarritzeko lehenengo kasinoa, Bellevue, 1857.ean inauguratu zen. Ordurako Napoleón III.ak eta bere emazte Montijoko Eugeniak hautatua zuten herria udak pasatzeko. Bere saloietan europar gorte nagusienetako partaideak gurutzatzen ziren.
|
Antzerkiak
|
---|
Zabalkunde eta jarraitzaileengatik ikuskizunik herrikoiena antzerkia zen. Eraikitako antzerkietan egiten ziren antzezpenetatik kanpo, herri askotan aldian behin komikoen konpainien bisita jasotzen zuten, plazan edo inprobisatutako edozein lekutan antzeztu, kantatu edo dantzatzen zutenak. Antzerkia ez zen lan dramatikoen antzezpen soila, musika eta kantuak ere agertzen ziren. Komediak, saineteak, vaudevillak, operak eta zarzuelak ere antzezten ziren. | |
Museo Zumalakarregi Museoa |
Burgesak maiz antzerkira elkar ikustera edo nor bere burua nabarmentzera joaten ziren. Hau antzerkien ferra itxurak laguntzen zuen, gainerako eserlekuen ikuspegia erraztuz. Honela garaiko irudi askotan ikuslegoa prismatikoekin eszenara beharrean, beste esertokietara begira agertzen zaigu. |
Baionako antzokia, 1842.ean zabaldua. |
Kafe eta tertuliak
|
---|
Ispiluen kafetegia 1845. |
Erakusketa Unibertsalak
|
---|
XVIII. mende bukaeratik garatzen joan ziren industriaren erakusketen gailurra izan ziren Erakusketa unibertsalak. Azken aurkikuntzak, industriaren aurrerapenak, merkataritzarenak, eta, zenbaitetan, une gorenean zegoen mendebaldeko inperialismoak ustiatzen zituen kolonietako arraza eta ohitura exotikoak erakusteko balio zuten.
Lehenengo erakusketa unibertsaltzat hartzen dena, 1851.ean gauzatu zen. Erresuma Batuak Londresen antolatu zuen, munduko lehen potentziaren hiriburuan. Eraikin ikusgarria diseinatu zen, Beirazko Jauregia deiturikoa, aurrez eraikitako elementuez osatua,, Hyde Parken bihotzean oso denbora gutxian eraikia, garaiko ispiritu lehiatsuaren irudia izan zen. Erakusketak sei miliotik gora bisitari jaso zituen.
Lau urte geroago, 1855.ean, Parisen Exposition Universelle des Produits de l’Industrie deitutakoa antolatu zuten. Erakusketa hauek interes publiko gorenen eta enpresari sektore desberdinen interes pribatuaren batuketa bihurtu ziren. Lehen Mundu Gerrateraino hemeretzi erakusketa unibertsal eta nazioarteko ugari ospatu ziren Europa eta Ipar Amerikako hirietan.
Museoak
|
---|
Zezenketak |
---|
Pilota
|
---|
Erromeriak |
---|
XIX.mendeko albuma Koldo Mitxelena Kulturunea |
Erromerietan euskal herritarren aisiaren ezaugarri nagusiak biltzen ziren: musika, dantza, tabernak, baina elizaren gerizpean. |
Zirkoak
|
---|
Gure artean ere izan genuen erakusteko pertsonaia: Alzoko erraldoia |
Panoramak
|
---|