Ingelesen hilerria Donostian. Hiriko txoko erromantikoenetako bat Urgull mendiaren itsasaldean.
Aurreko sarreran Manuel Gurrea nafarrari buruz genion Donostiako “Ingelesen hilerrian” ehortzi zutela. Gaurkoan hilerri honi buruzko zenbait xehetasun eskainiko dugu.
Manuel Gurrea, Nafarroako buruzagi liberala
XIX. mende hasieran Nafarroan Minatarrak alboan izan zuten ekintzaile liberal bati buruzko zenbait albiste.
Elgetako bataila, 1876.go otsailak 13.
Datorren igandean beteko dira 135 urte Bigarren Karlistadako borroka odoltsu hau eman zenetik.
Theodoros II, Abisiniako enperadore
Etiopia modernoari hasiera eman zion pertsonaiaren gorabeherak, XIX. mendeko Afrikan. Emile Bayard ilustratzaile frantsesak "Le Tour du Monde" aldizkarirako egindako irudi zoragarriak dastatzeko parada.
Leon Bonnat artistaren lana gure bilduman
Aurreko sarreran Bonnat margolaria aipatzen genuen. Hona hemen 1878ko Erakusketa Unibertsalean aurkeztu zuen bere lana.
Ormaiztegiko parrokiak Gregorio Hombrados de Oñativia margolariaren marrazkia utzi du Zumalakarregi Museoan
Museoaren egoitza jasotzen duen koadroak, margolari zarauztarrak Zumalakarregiri eskainitako erretratuarekin bikotea osatzen du
Tomas Zumalakarregiren jaiotzaren 222. urteurrena
Tomas Zumalakarregi 1788.go abenduak 29.ean jaio zen Ormaiztegin. Urteurrenak bere ikonografiari begiradatxoa emateko parada eskaintzen digu
L’EROL: Revista cultural del Berguedá
Bergan argitaratzen den aldizkari honek bere aleak digitalizatu berri ditu
Grabatuei buruzko liburu bikaina
Aurtengo argitalpenei begirada bat ematen jarraituz, hona hemen XIX. mendeko grabatuei buruzko argitalpen interesgarri bat
Zamacois, artistez jositako familia bilbotar bati buruzko argitalpena
XIX.mendeko familia bitxi baten gora-beherak
Zavalaren bertsoak, Tapiaren eskutik Zumalakarregi Museoan
Joseba Tapiak kontzertua eskainiko du Zumalakarregi Museoan, azaroaren 13an, 20:00etan. Kontzertua doanik izango da eta plaza mugatuak. Interesatuek 943 88 99 00 telefonora deituz lor ditzakete sarrerak, pertsonako bina erreserbatu ahalko dira aurrez, eta egunean bertan 20 bat egongo dira eskura.
Somorrostroko zaurituak
Bizkaian zauritutako zenbait karlista Iratxeko ospitalean sendatuak izan ziren
Mapa bitxi bat
Britainiar Legio Laguntzailearen buru izan zen George De Lacy Evansek Londresen argitaratutako liburuan jasotako mapa berezia
Ian Robertson museoan
Ian Robertson liburuzale famatuak gure bildumak ezagutu ditu gaur goizean
Karlistak eta Foruak
Don Carlos eta Cabreraren erretratuak
Gure bildumak arakatzen jarraituz, bi erretratugile frantziarren lanak aurkitzen ditugu, epe laburrean Don Carlosen Gortean lan egin zutenak.
San Martzialgo bataila
Donostiako suntsiketaren urteurrena gogoratzen dugun honetan, 1813ko Abuztuak 31.ean Gipuzkoan gertatutako beste gatazka garrantzitsua aipatu nahi dugu hemen: San Martzialgo bataila
Esparterok txapela debekatu zuenekoa
Baldomero Esparterok Lehen Karlistada garaian, 1838an, "convencido de los males que causa el uso de las boinas", txapelak debekatzea erabaki zuen.
Sokoako gotorlekua
Jakin dugu Sokoako gotorlekua Frantziako Armadak enkantean jarri duena.
Gobernadore baten lintxamendua.
Mª Cristina erregeordea 1812ko Konstituzioa aldarrikatzera behartu zuen La Granjako sarjentuen matxinadaren ostean, 1836.eko udan, Vicente Quesadak, ordura arte Gaztela Berriko gobernadore eta kapitan jenerala zenak Madrildik ihes egin zuen, baina Hortalezan atxilotu zuten. Hiriburutik zetorren jendetzak espetxea erasotu, jenerala erail eta gorpua herrixkako kaleetan zehar txikitu zuen.