Bloga

Oriamendiko batailari buruzko soinu instalazioa Donostian

2012/04/11 elkarlanak

Arrazoi teknikoengatik izan dugun etenaren ostean, hemen gaituzue berriro, Zumalakarregi Museotik XIX. mendeari buruzko ekimenen berri eskaintzeko asmoz. Martxoak 14ean Aieteko Kultur Etxean inauguratu zen Oriamendiko batailaren 175. urteurrena gogoratzen duen soinu instalazioa. Garaiz zaudete borroka haren ingurunean kokatutako kultur etxera bisitaldia egin eta gertakari haren berri jasotzeko.

Ricardo Balaca, Bigarren Karlistadako margolaria

2012/02/02 historia

Arestian Josep Lluis Pellicer aipatu genuen, “La Ilustración Española y Americana” aldizkariaren korrespontsala Bigarren Karlistadan, gaurkoan aldizkari honen beste ilustratzaileetako bat dakarkigu, Ricardo Balaca. Aldizkari honetarako lan egiteaz gain, Gerra Ministerioak gatazka honi buruzko zenbait olioren eginkizuna jarri zion.

Tandilgo sarraskia. “¡¡¡Maten siendo gringos y vascos!!!”

2012/01/19 karikaturak

Argentinako Panparen erdiko Tandil herrian, 1872.eko lehen egunean, atzerritarren aurka oldartu zen gautxoz eta peoiez osatutako jendetza. Erasoa jasan zutenen artean gehienak euskaldunak ziren.

Espoz Minaren pistolak.

2011/12/23 historia

XIX. mendeko liberalismoak bere mitoak izan zituen. Espoz Mina nafarra izan zen hauetako bat. Bere ospearen eredutzat har dezakegu bere alargunak Afrikako gerran borrokan nabarmentzen zen soldaduari eskainitako senarraren pistola parea. Ohore militar hau Bernardo de Goenaga hondarribiarrak jaso zuen.

Josep Lluis Pellicer Fenyé, prentsa korresponsala Bigarren Karlistadan

2011/11/24 karikaturak

Josep Lluis Pellicer kazetari kataluniarrari buruzko ikerlan bat gure "Azterketak" sailean argitaratzeko aukera eskaintzen digu Jordi Artigas historigialeak. Pellicer irudigile bikaina izan zenez ikus ditzagun bere zenbait lan gurean.

XIX. mendeko Italiari begiradatxoa

2011/11/10 grabatuak

Zumalakarregi museoaren webgunearen baliabideak erabiliz, oraindik bateratze prozesuan zegoen Italiaren zenbait ikuspegi eskaintzen dizkizuegu

Museoaren lagun mina joan zaigu

2011/10/07 txangoa

Pasa den irailak 27an hil zen, istripu baten ondorioz, Antxon Bandrés Zumalakarregi Museoaren lagun eta kolaboratzailea. Hona hemen gure omenaldi xumea

Gebarako gaztelua, karlisten azken gotorlekua

2011/09/08 grabatuak

Gebarako gaztelua, XV. mendean eraikia, Lehenengo karlistadan indartua izan zen. Bergarako besarkada ondoren, Karlistada Euskal Herrian amaitu arren, bertan zeuden karlistek 25 egun gehiago iraun zuten amore eman arte.

Abuztuak 31 Donostian

2011/08/31 ospakizunak

Urtero hiriak gogoratzen du. Guk aitzakia nahikoa dugu gaiari buruzko irudiak erakusteko.

El cañón Krupp

2011/08/17 karikaturak

Bartzelonan agertutako aldizkaria, astero argitaratzeko asmoz jaioa, 1874ko apiriletik irailera 20 ale jarri zituen kalean. Errepublikazale amorratua, lehenengo aletik argi utzi zuen bere asmoa, lumak eta lapitzak erabiliz “Karlistei koartelik gabeko gerra kupidagabea egin nahi diegu”

Zumalakarregiri buruzko ikerketa berri bat "George Borrow Bulletin" aldizkarian

2011/07/29 historia

George Borrow idazle, hizkuntzalari eta bidaiari britainiar erromantikoa izan zen. Bere bizitza abenturazale eta oparoak jarraitzaile ugari ditu egun Erresuma Batuan, “The George Borrow Society” erakundean elkartuak. Hauen artean Colm Kerrigan irlandarra Zumalakarregi Museoan izan genuen ikerketa lanetan eta bere emaitza argitaratu berri dute “George Borrow Bulletin” aldizkarian.

Juan Inazio Iztueta euskal idazlea

2011/07/21 grabatuak

Sarean eskuragarri dauzkagun dokumentuen peskizan, zaldibiar honen zenbait lanen aipamena eskaintzen dizugu oraingoan

Florencio Basaldua, Argentinan Euskal Herri berri baten proiektuaren bultzatzaile

2011/07/01 euskara

Galestarrek urte batzuk lehenago sortutako ereduari jarraiki, 1897.ean Julio A. Roca Argentinako lehendakariari aurkeztu zion “Eskal Berri” euskal emigranteek osatutako kolonia erraldoi baten asmoa.

Johann August Suter eta urrearen sukarra Kalifornian

2011/06/09 bibliografia

Johann August Suter suizarra Kaliforniara aitzindari iritsi zen 1839.ean, oraindik Mexikoren lurraldea zenean. Hamar urteetan “Helvetia berria” deitu zuen lurraldea bereganatu zuen, Suitzaren tamaina gainditzen zuena. 1848.ean bere lurretan urrea aurkitu zutenean iritsi zen beretzat hondamendia.

Ian Robertsonen Frantsesadari buruzko liburu berria

2011/05/19 bibliografia

Joan zen udazkenean Museoan bisitari izan genuen historigile britainiarrak Frantsesadari buruzko Atlas berri bat argitaratu du.

Urduñako Zumalakarregiren bustoa Museoan

2011/05/05 dohaintzak

Urduñako udalak, urteetan herriko plaza nagusian egondako Zumalakarregiren bustoa, gure Museoan gordetzea erabaki du.

Adolfo Mentaberry, XIX. mendeko bidaiari euskaldun ezezaguna

2011/04/26 grabatuak

Espainiar diplomaziako funtzionari, ekialderantz bidaiatu zuen eta bere esperientziak bi liburutan kontatu zituen: Viaje a Oriente: de Madrid a Constantinopla (1873) eta Impresiones de un viaje a la China (1876).

Udaberria iritsi da Zumalakarregi Museora

2011/04/06 historia

Udaberrria dastatzen hasi garen honetan gogora ditzagun XIX. mendeko loreak.

Karlisten erbestea Frantzian

2011/03/22 historia

Bi karlistaden ondoren Frantziak jasotako erbesteratuen gorabeherak aztertzen dituen argitalpen berria.

Artxiboa