Feillet ahizpen erakusketa zabalik
Joan den ostiralean, martxoak 6, zabaldu genuen "HÉLÈNE & BLANCHE FEILLET: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa. Nahi izaten dugun materiale guztia erakutsi ezin denez, esaterako liburuen barruan gelditzen diren irudiak, gehigarri modura sarrera desberdinetan agertuko ditugu hemen.
Feillet ahizpak, bi artista XIX. mendeko Euskal Herrian
Datorren martxoak 6.ean hasi eta irailak 4era arte Zumalakarregi Museoak, Baionako Euskal Museoarekin elkar lanean, erakusketa berri bat aurkezten du Ormaiztegin: "HÉLÈNE eta BLANCHE FEILLET: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian"
Espoz Minaren heriotzaren urteurrena
Datorren igandean, abenduak 14, beteko dira 178 urte Francisco Espoz Mina gerrilla buruzagi eta liberal nafarra hil zela.
XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura arrakastatsu eta jendetsua
Pasa den larunbatean XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura ospatu zen Ormaiztegin, herriko Elegante Egunaren barruan. Aurtengoan parte-hartzea bultzatu da bereziki, eta herri osoan zehar zabaldu da ekimena. Herritar zein merkatarien artean.
Aurten ere dohaintza berriak
25 urte betetzen dituen honetan, Zumalakarregi Museoak bere bildumak zabaltzen jarraitzen du, bere lagunen dohaintzei esker. Azkenak ezpata, eskuizkribua, txapela, faxa eta olio erretratu bat izan dira.
Afrikako gerra berriro ere
Afrikako gerrari buruzko erakusketa birtuala moldatu genuen duela urte pare bat. Oraingoan berau aberasten duen ekarpena jaso dugu. Mariá Fortuny margolariaren "Prim en la batalla de los Castillejos" olioaren berri eta honi buruzko Javier Gallegoren artikulu interesgarria.
Ormaiztegiko Trenzubiaren 150.urteurren arrakastatsua
Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean antolatuta, 2014ko iraila eta azaroa bitartean ospatuko den urteurrenak harrera bikaina lortu du lehen asteburuan.
XIX.mendeko Eleganteak. Jantzi Eskuliburua eta lotura interesgarriak
Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Elegante Eguna XIX.mendeaz janzteko asmoz argitaratu duen eskuliburuaren osagarri diren Blog interesgarri, Pinterest bilduma eta Youtubeko Tutorial hauetan zure XIX.mendeko elegante jantzia osatzeko ideia ugari aurkituko dituzu. Animatu!
Euskal Herriko lehen prentsa litografikoa.
Litografia XIX. mende hasieran sortutako grabatu teknika berria izan zen. Alemanian eta Frantzian garatu zen aurrena, gero Europa guztian zehar zabaltzeko. Gurean Tolosako udalak erabili zuen lehenengoz. Zumalakarregi Museoan joan den urtean erakutsi genuen lehenengo euskal pieza litografiko hau, "San Luisen Ehun Mila Semeak" erakusketan.
Pedro Maria de Unanue lehen euskal tenore unibertsala
Ondarruko udalak eta Pedro Maria Unanue Fundazioak antolatuta, euskal abeslari honi buruzko erakusketa aurtengo udan. Unanue 1814.ean jaio zen Ondarrun eta nazioarteko ospearen erdian hil zen Triesten 1846.ean.
Giro ezinhobea Museoaren 25urreneko festan
XIX. mendea ezagutzeko erreferentzi zentro honen urteurrena dela eta, uztailaren 20an festa eguna izan genuen.
Elegante Eguna Ormaiztegin. XIX.mendeko Elegante Jantzien Bilkura
Zumalakarregi Museoak pasa den urtean martxan jarritako 'XIX.mendeko Eleganteen Bilkura Ormaiztegin' egitasmoarekin jarraitzeko eta herri osora zabaltzeko asmoz, bilera antolatu du datorren ekainaren 30erako.
Liburu dohaintza berriak
Zumalakarregi Museoak 25 urte betetzen dituen honetan, dohaintza berriak jasotzen jarraitzen dugu. Madril eta Ziburutik oraingoan.
Krimeako gerra
Krimea denon ahotan dugun honetan, XIX. mende erdian bertan gertatutako gatazka dakarkigu gurera. Euskaldunek ere ezagutu zuten gertakari odoltsu hura.
Dohaintza egileei omenaldia
Zumalakarregi Museoak mende laurdena betetzear gauden honetan, dohaintza emaileak eskertu nahi ditu. Martxoaren lehenean, omenaldia bihurtuko den bilera bat antolatu dugu Ormaiztegin.
Ataun of the Dead
Beñat Iturrioz eta Xabier Padin arkeologoen kultur ezinegonaren emaitza bitxia, 2012an aurkeztu genuen gurean zine trilogia honen lehen atala. Datorren otsailak 1ean eskainiko dugu Ormaiztegin bigarrena dastatzeko aukera: "Joxean's Hil Eben".
Behin behineko erakusketa ikusteko azken aukerak
San Luisen Ehun Mila Semeei buruzko erakusketa ikusteko azken asteetan sartu gara. Urtarrilak 19an bukatzen da gure artean gutxi ezagutzen den gertakari honen inguruko erakusketa disfrutatzeko aukera.
Ramon Labayen
Museoaren beste lagun bat joan zaigu. Zumalakarregi Museoaren ibilbidean zehar askotan aurkitu dugu Ramon Labayen, beti kultur eragile eta beti laguntzeko prest. Bihoakio hemendik gure omenaldi xumea.
San Luisen Ehun Mila semeak Bidasoan.
Angulemako dukea buru zuen armadaren inbasioa aztertzen duen erakusketa abian da Zumalakarregi Museoan. Bertan jasotako gertaera bat dakarkigu gaurkoan. Urtarrilak 19ra arte duzue aukera bereziki grabatu frantsesez osatutako erakusketa hau ikusteko.
Koldo Mitxelena Kulturuneak 20 urte
Koldo Mitxelena Kulturuneak urteurrenaren inguruan antolatutako ekimenaren berri dakarkigu