Pazko asteko tailerrak
Aurten Pazko asteko tailerrak ospatu ditugu Ormaiztegiko trenzubia eta museoko lorategian dugun Koldo Merinoren eskultura ezagutzeko buztina erabiliz
Donostiako udaletxea
Asteburu honetan Donostiako udaletxea biztanleei irekiko zaie. Aitzaki honekin gure XIX. mendeko albumean aurki ditzakegun hainbat irudi aurkeztuko ditugu.
Carlos VANZELLER, Lehen Karlistaldiko ilustratzaile portugaldarra.
Zumalakarregi Museoak Vanzellerren irudiak gorde eta erabili ditu 1989an inauguratu zenetik. Orain, José Norton portugaldar historialariari esker, bere biografia eta Vanzellerrek gure artean 1835ean egin zuen albumaren ilustrazio argitaragabe batzuk eskaini ditzakegu.
Martxoaren 8ko egitaraua
Urtero bezala, Zumalakarregi museoak Emakumeen Nazioarteko egunari dagokion gaiari eutsiz, martxoko egitarau berezi bat antolatu du.
Gure Ondarea erakusketa
Urtero bezala, aurten ere Zumalakarregi museoak ondare kontzeptua landu du Ormaiztegiko San Andres eskolako LH5eko ikasleekin.
XIX. mendeko idazkera ezagutzen
Ohi den bezala, Zumalakarregi museoan Familia tailerrak antolatzen ditugu etxeko gaztetxoei XIX. mendeko edukiak hurbilduz
Frantzia eta Prusiaren arteko gerra (1870-1871)
Euskal lurraldeetan Bigarren Karlistaldirako prestatzen ari ziren bitartean, Europa mailako gatazka batek eztanda egingo du, kontinenteko nagusitasuna Frantziako inperioa eta Prusiaren artean erabakitzeko asmoz. Gaurkoan La Flaca aldizkari satirikoan nola jaso zuten erakutsiko dugu.
Fernando Zavala Vidarte
Jose Ramon Urquijo Goitia historiagileak Fernando Zabalari buruzko biografia argitaratu berri du. Militar bizkaitarra, Napoleonen aurkako gerran nabarmendu zen, ondoren Hirurteko Liberalean altxamendu erregetiarrean parte hartu zuen eta, azkenik, Lehen Karlistaldiko buruzagia izan zen Bizkaian.
Aldizkari satirikoak
Sei urteko demokratikoan (1868-1874) ugaldu ziren aldizkari satirikoak. Prentsa askatasunak ordura arte aipa ezinak ziren gai asko plazaratzeko aukera eskaini zuen. Zalantzarik gabe, aldizkari hauen erasoen jomuga preziatuena eliza izan zen.
Rif 1923 erakusketaren azken egunak Ormaiztegin.
Eustaquio Berriotxoaren argazkiak Zumalakarregi Museoan ikusteko azken egunak ditugu. Datorren abenduak 30a bukatuko da aldi baterako erakusketa Ormaiztegin.
XIX. mendeko eleganteen bilkuraren X. urteurrena
Pasa den hilaren 25ean, XIX. mendeko eleganteen bilkuraren X. urteurrena ospatu genuen. Bilkura hau 1993tik herrian ospatzen den Ormaiztegiko Elegante egunaren barruan ospatzen da.
Jantzigintzako tailerra
Desagertutako Ormaiztegiko bainuetxearen urrezko garaia gogoratzeko
Bainuetxeko ahotsak entzungai.
Duela bost urte egindako bainuetxearen inguruko tertuliaren grabaketa entzuteko aukera eskaintzen dugu, aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien emaitza bezala.
Bertso kantaldi arrakastatsua.
Pasa den urriak 26an, Zumalakarregi Museoan Afrikako Gerrari buruzko bertso kantaldi eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Hemen duzue zuek ere disfrutatzeko aukera.
Bertsoak kantatzeagatik atxilotua.
Zumalakarregi Museoan datorren urriak 26ean bertso kantaldia izango dugun honetan, XIX. mendeko bertsoei buruzko liburu baten berri eta bertan jasotako gertakizun bitxi baten aipamena egitera gatoz.
Afrikako Gerrari buruzko bertso kantaldia.
Uztailetik Zumalakarregi Museoan ikusteko aukera dugun aldi baterako erakusketak, “Rif 1923. Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak”, aurrera darrai. Honen inguruan antolatzen ari garen ekitaldien berri ematera gatoz gaurkoan.
Rifeko lehen gerra (1893-1894)
“Rif 1923. Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak” aldi baterako erakusketaren inguruan, XIX. mendean Rifeko gerraren aurrekaria izan zena aipatu nahi dugu gaurkoan. Mendea bukatzear zegoela, Melilla inguruko kabila edo tribuek hiria erasotu zutenean hasi zen Rifeko lehen gerra.
Abuztuak 31
Gaurko egunez 1839ko udan gertatu zen Lehenengo Karlistaldiari Euskal Herrian bukaera eman zion Bergarako besarkada. Bertso paper bitxi bat ekarri dugu gurera gertaera gogoratzeko.
Victor Patricio Landaluze margolari kubatar euskalduna.
Landaluze Bilbon jaio zen baina bere lan artistikoa Kuban garatu zuen. Politika kolonialaren defendatzaile, Kubako kritika artistikoak XIX. mendean bertako giroa hobekien jaso zuen margolari kostunbristatzat hartzen du.
Ormaiztegiko trenzubiaren urteurrena
Hilak 15ean, Ormaiztegiko trenzubiak 159 urte bete ditu eta museoak trenzubia ezagutzeko modu irisgarria proposatzen du.