Bloga

Jean Jacottet ilustratzailearen grabatu bat

2021/06/23

"Urgullen magalean" aldi baterako erakusketaren pieza berri batekin gatoz. Bidaiarien grabatuekin jarraituz gaurkoan Jean Louis François JACOTTET suitzarraren "St. Sebastien: prise de la route d'Hernani" litografia dakarkigu.

Bisita gastronomiko bat

2021/06/18

Ekain kulturaleko agendaren barruan, Iban Mate sommelier eta sukaldariarekin sagardo dastaketa bat ospatu zen Zumalakarregi Museoko aldi baterako erakusketa gelan

Eli Ruperezen artelana "Urgullen magalean" erakusketan

2021/06/16

Zumalakarregi Museoak Eli Rupérez artistak eginiko ilustrazio pieza digitala aurkeztu zuen ekainaren 15ean. Pieza artistikoak “Urgullen magalean. Donostiako estanpak” aldi baterako erakusketaren gaurkotasun atala osatzen du.

Urgullen magalean. Donostiako estanpak

2021/06/09

Aldi baterako erakusketa honen hainbat pieza aztertzen joango gara, Ormaiztegin dugun aukera aparta balioesteko. Izan ere, XIX. mendeko Donostiako estanpa ederrenak ikustea eskura dugu Ormaiztegin datorren urria bitartean.

Florence von Sass, Lady Baker (1841-1916)

2021/05/28

Le Tour du Monde aldizkarian aurkitutako emakume esploratzaileekin jarraituz, gaurkoan Florence von Sass hungariarra dugu aurkezteko. Bere senarra Samuel Baker esploratzaile eta ehiztari famatuaren ibilbidean ezinbesteko euskarri izan zen.

"Urgullen magalean. Donostiako estanpak" erakusketa berriaren irekiera

2021/05/12

Maiatzaren 14tik urriaren 31ra arte ikusgai Zumalakarregi Museoan.

Alexandrine Tinné (1835 - 1869)

2021/04/30

Holandar honena, Le Tour du Monde aldizkarian aurkitutako XIX. mendeko emakume esploratzaileen hurrengo testigantza da.

"Complete poems. The tree of Gernika" liburuaren aurkezpena

2021/04/23

Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak Jose Mari Iparragirreren bertsoak ingelesera itzuli eta argitalpen berri bat kaleratu du.

Ombuaren itzala.

2021/04/15

Datorren ostegunean, apirilak 22, Zumalakarregi Museoan “Ombuaren itzala” proiektuaren aurkezpena egingo dugu, arratsaldeko 18:30tan.

Lisa Barbier CRISTIANI. (1827 – 1853).

2021/04/13

Le Tour du Monde aldizkarian aurkitutako XIX. mendeko emakume esploratzaileen testigantzekin jarraituz, oraingoan Lisa Cristiani frantsesa dakarkigu.

Suezko kanala eraikitzen

2021/03/26

Azken aldi honetan "Le Tour du Monde" aldizkaria maiz agertzen zaigu gune honetan. Oraingoan, gaurkotasuna nagusi, Suezko kanalaren eraikuntza nola jaso zuen dakarkigu.

2021ko Aste Santua eta Pazko Astea Zumalakarregi Museoan

2021/03/26

Gozatu Museoa familian eta lagunekin!

Kolaborazio emankorra

2021/03/25

Zumalakarregi Museoak lagun asko ditu. Gure bildumak aberasteko modu anitzak daude. Hau da Tomas Ariza lagunak eskaini diguna.

Ida Pfeiffer (1797-1858)

2021/03/17

XIX. mendea, besteak beste, esplorazio geografikoen garaia izan zen. Parisen 1860.ean, Le Tour du Monde aldizkaria sortu zen, esplorazio bidaien kontakizunak jasotzeko. Bertatik hainbat emakumeren esperientziak jaso ditugu gune honetan plazaratzen joateko. Lehena Ida Pfeiffer austriarra.

XIX. mendeko emakume esploratzaileak

2021/03/05

XIX. mendean europarrak mundua esploratzera jo zuten. Tartean hainbat emakume aurki ditzakegu. "Le Tour du Monde" aldizkarian topatu ditugun hauek aurkeztera gatoz.

Ordutegi aldaketa - Udako ordutegia

2021/03/01

Martxoaren 1etik urriaren 31ra udako ordutegia jarriko da martxan Zumalakarregi Museoan.

"Leopoldina Rosa" erakusketa Donostian.

2021/02/05

Zumalakarregi Museoak ekoiztutako "Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketa Donostiako Euskal Itsas Museoan zabaldu berri da. Ekainera arte bertan ikusteko aukera izango duzue Ormaiztegira gerturatu ez zinetenak.

Zumalakarregi Museoa, REMED, "Red de Museos y Estrategias Digitales"-en parte

2021/01/19

180 museotako 400 profesional, Espainiako 17 unibertsitate eta kultura-kudeaketako, kudeaketa teknologikoko eta kultura-erakundeetako 40 enpresa baino gehiagorekin batera

Leopoldina Rosaren azken egunak Ormaiztegin.

2020/12/16

"Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" erakusketa bukatzear dago Ormaiztegin. XIX. mendeko euskal emigrazioa eta egungo migrazio prozesuei hurbilketa bat izan nahi du eta hausnarketarako bidea eskaintzen du.

Donostiako estanpak eta beste

2020/11/20

Zumalakarregi Museoak, bere XIX. mendeko estanpei buruzko eskarmentua erabiliz, San Telmo Museoan antolatu duten "Urgullen magalean: Donostiako estanpak" erakusketan parte hartu du. Bai bildumako hainbat estanpa eta liburu aurkeztuz, baita antolakuntzan aholkularitza lana betez.

Artxiboa