Zurrumurruen aurkako informazio saioak.

2020/10/30
Zumalakarregi Museoak “Migrazioak” proiektuaren barruan, Zurrumurruen aurkako informazio saioak antolatzen ditu. Datozen azaroak 4, 5 eta 11an, gizartearen sentsibilizazioaren bitartez immigrazioaren eta kultura aniztasunaren aurkako aurreiritzien ondorioak saihestea dute helburu.

Zumalakarregi Museoak  Zurrumurruen aurkako informazio saioak antolatzen ditu “Migrazioak” proiektuaren barruan. Helburua informazioaren bitartez kultura artekotasunaren balioak azpimarratu eta bazterketaren aurka borrokatzea da.

Horretarako bi tertulia eta tailer bat antolatu ditugu, hizlariak Gorka Moreno, Jon Maia eta Monica Leiva izango ditugu.

Gorka Moreno, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Irakasle Titularra da. Ikuspegi-Euskal Immigrazioaren Behatokiko kidea, 2011tik 2019ra zuzendaria izan da. Bere hitzaldia, azaroak 4,ean,  “La inmigración de origen extranjero en el País Vasco y Ormaiztegi. Mitos y realidades”.

Jon Maia bertsolari eta zinemagilea, “Hezurbeltzak” musika taldearen partaide. Musika proiektu honek  Francoren garaian Espainiatik etorritako immigratzaileei aitorpena egitea du helburu.  Bere hitzaldia, azaroak 5ean, “La emigración en época de franco. Desde Extremadura al bertsolarismo.

Monica Leiva Kazetaritzan lizentziatua, Nazioarteko Ekintza Humanitarioan eta Historia Garaikedean Maistra ere bada. Egun kultur eta gizarte dinamizatzailea da. Azaroak 11.ean emango duen tailerraren izenburua, “Estrategias comunicativas frente a rumores y estereotipos.”

Saioak Zumalakarregi Museoan eta "zoom" plataformaren bitartez online izango dira. Plaza mugatuak,  aurrez izen emateko: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidean, 943 88 99 00 telefonoan edo whatsapp bidez 659 434 5666 edo on-line sarbiderako eventbrite bidez.

Anima zaitezte parte hartzera!