Zumalakarrei museoak irakurketa zikloari hasiera emango dio datorren apirilean.

2019/03/13

Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean eta Irizar Coop. patrozinatua, “Migrazioak” proiektuaren barruan, irakurketa zikloari hasiera emango dio datorren apirilean.

Mônica Leiva kazetaria izango da topaketa hauetako dinamizatzailea, eta apirilaren 30ean Vicente Blasco Ibañezen “El Intruso” liburua landuko da. Ekainaren 4an berriz, Robert Laxalt autorearen “La dulce tierra prometida”. Chimamanda Ngozi Adichieren “Amercanah” liburuaren inguruan hitz egingo da irailaren 24an. Eta azkenik, azaroaren 5ean Najat el Hachmi autorearen “El último patriarca” liburuarekin amaituko dugu irakurketa zikloa.

Saio guztiak Ormaiztegiko udal liburutegian izango dira 18:30etatik 20:30etara. Doakoak.

 "El Intruso" liburuaren azala

Zumalakarrei museoak irakurketa zikloari hasiera emango dio datorren apirilean.

Irakurketa zikloaren kartela