Zumalakarregiren kataloxa

2022/09/16
Zumalakarregiri Lord Eliot enbaxadore britainiarrak oparitutako kataloxa Museoaren bildumako pieza berezietakoa dugu. Wellington buruzagi militar ospetsuak erabilia izan zela aipatzen dute ormaiztagiarraren biografo gehienek. Horregatik Zumalakarregiren ikonografian maiz agertuko zaigu.

Arestian ikusgai jarri dugun grabatu britainiarrean ere agertzen zaigu, John Frederick Lewisen akuarelan oinarritutakoan, alegia.

Zumaren kataloxa

XIX. mendeko kataloxa. Zumalakarregi Museoa.

Henningsen boluntario britainiar karlistak idatzi zuen Zumalakarregiren lehen biografian aipatzen du:

"Jenerala bereziki kontent zegoen Lord Eliotek egin zion kanpainako kataloxaren opariarekin,  Wellingtongo dukeak hainbat ekintzetan erabilia. Zumalakarregik largabista horrentzat beti gainean zeraman kutxa berezia prestatu zuen."

J.F. Lewis

John Frederick LEWIS. "A Spy of the Christino Army brought before the Carlist General-In-Chief Zumalacarregui". Xehetasuna. Bilduma pribatua.

Lord Eliot enbaxadore britainiarra 1835.eko udaberrian etorri zen Euskal Herrira, bertan garatzen ari zen gerra odoltsua leuntzeko asmoz. Bere izena daraman hitzarmena sina arazi zien Valdes jeneralari, garaian armada liberalaren burua, eta Zumalakarregiri, handik aurrera etsaiak fusilatu beharrean, preso hartu eta hauen trukaketak bideratu zituena.

Bayot

Adolphe BAYOT. Zumalakarregi. Bilduma pribatua. Iturria.

 Enbaxadore honen ibilbidea xehetasunez adierazten duen lana 1871.ean argitaratu zen: Papers relating to Lord Eliot's mission to Spain in the spring of 1835. Bertan, bidaia honetan Elioten idazkaria izan zen Gurwood koronelak adierazten du Zumalakarregik kataloxarik ez zuela konturatu zela bera eta berea oparitzea proposatu ziola Elioti, izan ere, Gurwoodek Napoleonen aurkako penintsulako gerra Wellingtonekin egina zuen eta berak jarri zuen kataloxa heroi britainiarraren eskutan Toulouseko batailan.

Kataloxaren zorroa

Koronel britainiarraren izena daraman zorroa. Zumalakarregi Museoa.

Kataloxa honen jabetzak izan zituen eztabaidak oraindik Zumalakarregiren alarguna bizirik zegonean. Hona hemen Madrilgo La España egunkariak 1863ko abuztuan argitaratutakoa:

La España. MZ 3,59

Eztabaidarik ez duena hala ere, kataloxa oso famatua egin zena eta geroztik buruzagi karlistaren ikonografiaren parte bihurtu zena, alboko ereduek erakusten duten moduan.

Vanzeller

Charles VANZELLER. "Don Carlos, Zumalacareguy and the Staff " London, 1837. ZM. Iturria.

 General Zumalacarreguy. Führer der Carlisten. 1835

 "General Zumalacarreguy. Führer der Carlisten". 1835. New York Public Library.Henningsen

Charles F. HENNINGSEN. "Carlist lancers..." Zumalakarregi Museoa.

Maeztu

Gustavo de MAEZTU. "Retrato de Tomás Zumalacarregui". Zumalakarregi Museoa.

Anima zaitezte pieza bitxi hauek zuzenean ikustera!

Zumalakarregiren kataloxa

José VALLEJO. "Tomás Zumalacarregui". ZM.