Zumalakarregi Museoa Kontzertu Ekonomikoei buruzko dokumentalean

2018/02/27
Bihar, otsailak 28, Arriaga antzokian eta etzi ETB 2n aurkeztuko den Kontzertu Ekonomikoei buruzko dokumentalean parte hartu du Zumalakarregi Museoak.

Bihar, otsailak 28, beteko dira 140 urte Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu zenetik. Urteurrenaren inguruan New Digital Media Euskadi produktorak XIX. mendeko lege honi buruzko dokumentala prestatu du.

 EITB

Dokumentalaren grabaketa Bergaran.

Zumalakarregi Museoak bere parte hartzea izan du proiektuan Bergarako Hitzarmenari eskaini dioten zatian. Garaiko uniformeen erreprodukzioak eta gure aholkularitza eskaini ditugu.

Datorren ostegunean, martxoak 1.a, gaueko 22:30'tan eskainiko du ETB 2k dokumentala.

Zumalakarregi Museoa Kontzertu Ekonomikoei buruzko dokumentalean

Dokumentalaren irudi bat