Zumalakarregi Museoa Ipupomamua Telebista saioan
Berunezko soldadutxoaren txalupa hauskorran sartu eta erreka zurrunbilotsuak igaro eta gero, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoraino iritsiko dira bizikletan.
Hans Christian Andersenen ipuinen munduan oinarrituko da aste honetako Ipupomamua saioa. Pernile Hansen izeneko daniar-euskaldunaren eskutik, Danimarkako idazle ospetsuaren hainbat ipuin ezagutu eta gogoratuko dituzte.
Berunezko soldadutxoaren txalupa hauskorran sartu eta erreka zurrunbilotsuak igaro eta gero, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoraino iritsiko dira bizikletan. Bertan, Mikel Alberdi historialari eta gure lankide denak Andersenen garaiko gertaera historiko inportanteenak azalduko ditu.
Ondorengo kateetan ikusgai:
ETB3: Gaur, osteguna, iluntzeko 21:30etan.
ETB1: Bihar, ostirala, arratsaldeko 19:35etan.
Gozatu literaturaz gurekin batera!