Zumalakarregi Museoa DSS2016ean
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren antolakuntzak hasieratik izan zuen lurralde osora zabaltzeko asmoa. Horrela izan zen egitasmoaren erakusketa nagusia izango den "Bake Ituna" proiektuaren sorreratik bertatik.
Izan ere, 2013an aurtengo erakusketa nagusiaren entsegua izango zen "1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea" erakusketa sailean, Zumalakarregi Museoaren partaidetza nabarmena izan zen. Batetik Donostian aurkeztu zen erakusketako aholkulari historikoak izan ginelako. Alegia, San Telmo eta Untzi Museoan egin ziren erakusketen diskutso historikoan parte izan ginela, gainera gure bildumako pieza desberdinak aurkeztuz.
Gure esku egon zen baita ere Irun, Tolosa eta Bergaran aurkeztu zen "Inbasio Napoleonikoak" erakusketa ibiltariaren kudeaketa. Azkenik, Ormaiztegin bertan, Zumalakarregi Museoan, erakusketa nagusiaren parte ziren bi atal aurkeztu genituen, biak ala biak, "1823, San Luisen Ehun Mila Semeak" izenburupean. Lehenak arte garaikidearen ikuspegia eskaintzen zuen "Gaur egungo kontaketa" deitu genion. Bigarrenak, aitzitik, ikuspegi historikoa zuen xede eta "Kontaketa historikoa" izan zen.
San Luisen Ehun Mila Semeak Hernanira sartzen. Iturria.
Bergarako besarkada garaiko grabatuan.