Zumalacárregui y la República de los Pirineos.
Zumalakarregi Museoak Jose Mari Esparzarekin duen harremana urrutitik dator. Bere Txalaparta argitaletxearen arduradun lanetik gure “XIX. mendeko albuma” webgunearen zerbitzuaren erabiltzaile goiztiarra izan zen, alegia, museotik eskaintzen dugun ikonografia argitaratzen dituzten liburuetan txertatzen aspaldi hasi zenetakoa.
Jose Mari Esparza Zabalegi.
Duela hamar urte Jose Marik antolatu eta zabaldutako erakusketa “Euskal Herriko mapak” aldi baterako Ormaiztegin izan genuen. Bere izenburu berdineko liburuan oinarritua, Euskal Herriko ehun mapatik gora jasotzen zituena.
Denboran gertuago, museoaren 30 urteak bete zirenean ere testu bat eskatu genion Esparzari, hizkuntza berak aukeratuz (loturan ikusgai), beste hainbeste kolaboratzaileei bezala gure bildumaren irudi bati lotutakoa.
Wilhelm Baron von Rahden. "Navarra, Alava, Guipuzcoa und Biscaya". 1851.
Oraingoan bere azken liburua aurkeztera datorkigu Zumalakarregi Museora, hain zuzen, Zumalacárregui y la República de los Pirineos izenburua duena. Gonbidatuak zaudete bere lanari buruzko adierazpen zuzenak jasotzera datorren abenduaren 12an, arratsaldeko zazpiretan.
Animatu!!!