Ziburuko "Jakintza" elkartearen argitalpen berria 1813ko gertakizunen inguruan
Zumalakarregi Museoarekin harremanak dituzten Iparraldeko bi historigile hauek, Guy Lalanne eta André Lebourleux, Gasteiztik Baionara bitartean gertatutako borroka militarren berri dakarkigute bigarren mendeurrenaren harira.
Ikuspegi militarra da nagusi lan honetan, armaden mugimentuak zehazki aztertzen baidira urte bete eskasean, 1813ko ekainetik 1814ko apirilera, Euskal Herria odoldu zuen borroka sail larri haren nondik norakoak argituz. Arreta berezia jarri dute borroken xehetasunak esplikatzen dituzten eskemak eskaintzerakoan, baita ilustrazioak hautatzerakoan ere.
Baionako irteera 1814ko apirilean. Irudiaren iturria.
Baina argitalpen hau bereziki interesgarria egiten duena liburuaren erdia betetzen duen zatia da, alegia, Ziburuko Jakintza elkarteak azken urteetan bildutako informazioa jasotzen duena. Izan ere XIX. mende hasierako gatazkek egundaino utzitako aztarnak aztertzen dihardute Ziburuko historia zale hauek, bereziki gotorlekuen arrastoak, baina baita hilerri, gaztelu edo monumentuak.
Aliatuek Urruña inguruan antolatutako kanpamentua. Irudiaren iturria.
Gure zorionik beroenak lerro hauetatik Guy Lalanne eta André Lebourleux Batailles de l'Empire de Vitoria à Bayonne : Sites et redoutes lan ikusgarri honen egileei.