Zamacois, artistez jositako familia bilbotar bati buruzko argitalpena
XIX. mendeko Bilbon jaiotako Zamacois familiaren belaunaldi bat aztertzen du Javier Novo historigileak argitaratu berri den liburuan. Benetan famili bitxia, Miguel Zamacoisen 20 seme-alaben artean artista ugari sortu zen, besteak beste, musika, antzerkia edota pintura munduetan arrakasta izan zutenak.
Zamacois familiaren ekimenen artean Bilbon Bigarren Karlistada bukatu ostean gimnasio bat irekitzearena aipagarria egiten zaigu.
Gimnasio bat Bilbon 1875.ean.
Egundaino ezagunena izan zaigun Zamacoistarra, Eduardo, historiari lotutako pintura egiteagatik nabarmendu zen. Madrazo edo Meissonierren ikaslea eta Fortunyren laguna, bere koadroetan umore kutsu bat ezartzeagatik egiten da bereziki interesgarria.
Eduardo Zamacois. "La visita inoportuna". Bilboko Arte Eder Museoa.
Zai geratzen gara ea egileak noiz eskaintzen digun margolari honi buruzko biografia zabala.