"XIX. mendeko VI. Eleganteen bilkura" arrakastatsua

2019/11/27
Pasa den larunbatean, azaroaren 23, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean antolatutako "XIX. mendeko eleganteen VII. bilkura" ospatu zuen Ormaiztegin.

Eguraldi euritsuarekin hasi genuen VII. edizioa, baina honek ez zituen XIX.mendeko Elegante fidelak kikildu

Eleganteak photocallaren aurrean

VI. pintxo lehiaketa ere ospatu dugu bilkura horren barruan. Honako tabernek parte hartu dute: Itxune, Murua eta Eskola Zaharra taberna. Aurtengo osagarria gaztaina izan da. Aurten ere, pintxo bakoitza puntuatu da, eta bataz-besteko puntuaketarik altuena Eskola Zaharra tabernako Yenni Vacak egindakoak lortu du.

Guztira 156 boto emaile izan dira, puntuaketa eta norberaren datuekin, eta partehartzaileen artean, Kuko jatetxean bi lagunentzako jatordua zozketan, irabazlea Elixabete Ormazabal  izan da.

Ezkerretik eskubira: Jon Enrique alkatea, Yenny Vaca Eskola zaharra taberna burua, Elixabete Ormazabal zozketaren irabazlea eta Eider Arruti museoko komunikazio arduraduna

Aurtengo edizioan ere txokolate dastaketa izan genuen Egaña gozotegiko errezeta jarraituz eta bertako bolatuekin. Honez gain haurrentzako tailerra ere egin zen Ormaiztegiko eliz atarian. 

Mila esker bertara gerturatu zineten guztiei, eta bereziki, Elegantez jantzi eta parte hartzera animatu zinetenoi. 

 

IRUDI GEHIAGO IKUSI NAHI IZANEZ GERO:

· Goierri Irrati Telebistako erreportaia ikusteko: Klik egin hemen

· Eleganteen bilkurako irudi gehiago ikusteko: Klik egin hemen

 

"XIX. mendeko VI. Eleganteen bilkura" arrakastatsua

Eleganteak photocallaren aurrean