XIX. mendeko idazkera ezagutzen
Gure MusealiaK espazioan ikusgai dugun Porcelanas de Pasajes-eko luma-ontzia erabiliz, hilabetero burutzen ditugun Familia tailerretako edukiak sortu ditugu.
Otsailean egin ditugun Familia tailerretan XIX. mendean idazteko erabiltzen ziren tresnak ikusi ditugu, MusealiaK espazioko gaiari eutsiz.
Lehenengo tailerrean, otsailaren 17an ospatua, museoan ikusgai ditugun bi luma-ontziak aztertu genituen: MusealiaK espazioan dagoena eta Tomas Zumalakarregirena.
MusealiaK espazioan dagoen Porcelenas de Pasajes-eko luma-ontzia
Erakusketa egonkorrean dagoen Tomas Zumalakarregiren luma-ontzia
MusealiaK espazioan
Tomas Zumalakarregiren luma-ontzia aztertzen
Garaiko idazteko tresnei buruzko hausnarketa egin genuen jasan duten aldaketaz jabetuz. Tailerraren bigarren zatian gure luma-ontzia sortu genuen hurrengo irizpideak jarraituz:
- Tomasen luma-ontziaren tamainu eta forma bera izan behar zuen
- Kartoiezko luma-ontzia txuriz margotu fondo txuria izan zedin, bertan apaingarriak akuarelekin margotu ahal izateko, Porcelanas de Pasajes-ek ekoizten zituen ontzien ezaugarri nagusienetako bat jarraituz.
Tailerraren bigarren saioan, otsailaren 24an ospatua, garaiko idazkera ezagutu genuen museoak egindako txosten baten bidez hainbat eredu islatuz
Bigarren tailerra amaitzeko zatian gure kartoiezko luma sortu genuen egurrezko makiltxoak erabiliz.
Luma-ontziaren gaiari amaiera emetako Goierri Irrati Telebista etorri zen erreportaia grabatzeko asmoz.