Larunbat honetan ospatuko dugu XIX. mendeko Eleganteen Bilkuraren IV. edizioa

2016/11/15
Larunbat honetan ospatuko dugu XIX. mendeko Eleganteen Bilkuraren IV. edizioa Ormaiztegin, San Andres jaietako Elegante Egunaren barruan. Honi lotuta, XIX. mendeko jardunaldi gastrokulturala egin genuen pasa den larunbatean Barduliarrak elkartean, Iker Markinez sukaldariaren gidaritzapean. XIX. mendeko elikadura ezagutzeaz gain, Ormaiztegin izan zen Ezkurdiatarren Fonda ezagutzeko aukera izan genuen, Xabin Ezkurdiari esker. Hurrengo zita, XIX. mendeko Eleganteen Bilkura, larunbat honetan, azaroak 19, izango dugu.

AZAROAK 19

EGUN OSOAN ZEHAR

· GARAIKO JOKOAK

· Herriko denda, taberna eta zenbat lekutan XIX. mendeko DEKORATUAK

· Garaiko autoen ERAKUSKETA

· 108 Argazkilari Taldea: Errekreazio historikoak eta kolodioi hezearekin egindako argazkiak

 

12:30· PASEO ELEGANTEA, herrian zehar

12:00 // 14:00· PINTXO ELEGANTEEN III.  LEHIAKETA: Arana, Arantxa, Murua eta Txistu. Osagai nagusia ODOLKIA. Pintxorik onenak GARAIKURRA eta bozkatzaileen artean Ormaiztegiko Kuko jatetxean birentzako OTORDUA zozkatuko da.

14:30· ELEGANTEEN BAZKARIA, plazako karpan Ormaiztegiko Gazte Asanbladak (OGA) antolatuta.

OndorenBINGO HERRIKOIA

17:00· PAPEREZKO PANPINAK ETA OSAGARRIAK EGITEKO TAILERRA eliz atarian (doan). KARTA JOKOAK ere egongo dira.

18:00·TXOKOLATE BEROA eliz atarian (doan).

 

Antolatzailea:

Zumalakarregi Museoa

Babeslea:

Ormaiztegiko Udala

 

Laguntzaileak:

· Ormaiztegiko Gazte Asanblada

· Eitza taberna (Zumarraga)

· Kuko Jatetxea

 

Parte-hartzaileak:

· Axun Mendizabal, jostuna

· Artisten lan taldea

· Garaiko kotxeen taldea

· Anacrónicos Recreación Histórica Elkartea

· Angel Elorza, argazkilaria

· Okindegiak: Pagosa

· Ileapaindegi eta estetika zentroak: Arantxa, A&M, Itsaso, Leun    

· Arraindegia: Josetxo

· Dendak: Iñaki Autozerbitzuak, Iris eta Estankoa.

· Tabernak:  Arana, Arantxa, Murua eta Txistu.