XIX. mendeko eleganteen IX. bilkura ospatu genuen Ormaiztegin.

2022/11/22
Ormaiztegiko jaiak hasi dira eta urtero bezala herriak Eleganteen eguna ospatu zuen, aurten azaroaren 19an, larunbata. Beste behin Zumalakarregi Museoak XIX. mendeko eleganteen bilkura antolatu zuen egun bertan ospatzeko, aurten IX. edizioa izanik.

Museoak 2013tik darama "XIX. mendeko eleganteen bilkura" antolatzen Ormaiztegiko bainuetxearen memoria historikoa gogorarazteko helburuarekin, 80ko harmarkadan eraikuntza desagertu ondoren.XIX. mendeko eleganteak bainuetxearen irudiarekin

Aurtengo programa jarraituz, taldeko argazkiak atera bezain pronto, 12:30k aldera, eleganteak Ormaiztegiko garai batean bainuetxea zegoen lekuraino paseoa egin zuten. 

Eleganteak trenzubi azpian bainuetxeko irudiarekin

Umeentzako tailerra

Arratsaldean museoak umeentzako tailerra eskeini zuen elizako atarian eta baita txokolatea bolatuekin garaiko musikarekin girotua.  

Txokolatada

Eguerdian VII pintxo lehiaketa herrikoia egon zen Eskola zaharra, Arana eta Murua tabernak parte hartuz. Aurtengo osagarria kalabazina izan da eta puntuazio altuena Eskola zaharrak tabernak egindako pintxoak izan da. Zorionak Jacqueline Torres Alvarado eta familia guztiari!

Bestalde, aurreko edizioetan bezala, aurten ere parte hartu duten guztien artean bi lagunentzako bazkaria zozketatu da eta Josebe Peralto izan da sariaren irabazlea. Zorionak eta on egin Josebe!

22_ZM_Eleganten eguna. VII pintxo lehiaketa_Sarituak

Argazkian, eskubitik ezkerrera, Jone Usabiaga, zinegotzia, Casi Arnaiz (alabaren), Enrique Torres Eskola Zaharrak tabernako arduraduna eta Lurdes Azpiazu, museoko koordinatzailea

Jarraian Goierri Irrati telebistak egindako erreportaia ikusi dezakezu