"XIX. mendeko VI. Eleganteen bilkura" arrakastatsua
Edizio honetan eguraldi ederrak lagunduta, eguneko ekintza guztiak gordetzen dituen irudi zoragarriak ditugu.
"XIX. mendeko eleganteak" Zumalakarregi Museoaren aurrean
"XIX. mendeko eleganteak" photocall-ean
"XIX. mendeko eleganteak" paseoan
Aurtengo edizioan txokolatea eta bolatuak bertan egin dira: Horretarako, gozogile maisu apartak izan ditugu. Hauek izan dira gure kolaboratzaileak; Inazio Egaña, Egaña gozotegia (Azpeitia), Juanjo Baztarrika, Muruamendiraz gozodenda (Elgoibar) eta Jose Mari Unanue, Unanue gozotegia (Ordizia).
Elgoibarko Muruamendiaraz gozodenako Juanjo Baztarrika bolatuak egiteko duen trebetasun bikaina erakusten
Txokolate eta bolatuen dastatzen:
Elegante eguneko tailer didaktikoa:
V. pintxo lehiaketa ere egin ospatu dugu bilkura horren barruan. Honako tabernek parte hartu dute: Arana, Itxune, Murua eta Eskola Zaharra taberna. Aurtengo osagarria piperra izan da. Aurten ere, pintxo bakoitza puntuatu da, eta bataz-besteko puntuaketarik altuena Eskola Zaharra tabernako Yenni Vacak egindakoak lortu du.
Guztira 273 boto-paper bete dira, puntuaketa eta norberaren datuekin, eta puntuaketa eman duen partehartzaileen artean, Kuko jatetxean bi lagunentzako jatordua zozketan, irabazlea Juan Lobato izan da.
Mila esker bertara gerturatu zinetan guztiei, eta bereziki, elegantez jantzi eta parte hartzera animatu zinetenoi.
IRUDI GEHIAGO IKUSI NAHI IZANEZ GERO:
Elegante eguneko argazkiak ikusteko: Klik egin hemen
Goierri Irrati telebistako erreportaia ikusteko: Klik egin hemen
Eitb telebistako erreportaia ikusteko: Klik egin hemen