XIX. mendeko eleganteen bilkura

2024/11/30
Ohi den bezala, Zumalakarregi museoak aurtengo topaketaren edizio berria ospatu zuen Ormaiztegiko jaietako Elegante egunaren baitan

2013tik Zumalakarregi museoak urtez urte XIX. mendeko eleganteen bilkura ospatzen du Ormaiztegiko bainuetxe desagertuaren memoria gogora ekartzeko asmoz. 

Ormaiztegiko bainuetxea

Bainuetxearen sarreraren irudia

Bainuetxea XIX. mendean eraiki zen, Ormaiztegiko hito ekonomiko nagusienetako bat bilakatuz. Geroztik, herriaren egoera soziala eta kulturalak aldaketa ugari jasan zituen. 

Foiletoa

Bainuetxearen foiletoa

Museotik, Ormaiztegiko historian erabakigarria izan den momentu hau erreproduzitu nahi izan dugu bainuetxearen gorengo hamarkadetan Ormaiztegik izan zuen itxura islatuz. Beste behin, XIX. mendeko eleganteek herria girotu dute garai bateko jantziak ipiniz. 

Taldearen argazkia

XIX. mendeko eleganteen bilkuraren aurtengo partaideak

Ibilaldiak herria dotorez jantzi zuen.

Dantzatzen

Ibilaldia Elizan hasi zen eleganteen taldearekin. Jundajo txarangak dantzan jarri gintuen Berjaldegi auzoan

Paseoan

Desagertutako bainuetxea zegoen lekurantz gindoazela ateratako argazkia

Azken edizioetan bezala, Balu, nazioarteko proiekzioa duen tokiko artistak 2021ean bainuetxearen irudiarekin egindako graffitiaren aurrean atera zuen argazkia parte-hartzaile taldeak. 

Taldearen irudia

Taldearen irudia

Bainuetxea

Zutik dagoen bainuetxearen eraikinari begira

Aurtengo edizioak berritasun berezi bat izan du. Aurten hil den Xabin Ezkurdia eta osaba Jaxinto Ezkurdia omentzeko asmoz, Ezkurdia Fondaren memoria gogora ekarri nahi izan dugu.

Xabin eta Jaxinto

Xabin osaba Jaxintorekin

Ezkurdia Fonda Ormaiztegiko eraikin garrantzitsua izan zen XIX. eta XX. mendean zehar. Ezkurdia familiaren eraikin honek hainbat zerbitzu eskaintzen zituen herrian. Gainera, Ormaiztegiko bainuetxearentzako funtsezko zerbitzua eskaintzen zuen, bainuetxeko bezeroei ostatu ematen baitzien.

Ezkurdia fonda

Zumalakarregi museoak, Ezkurdia familia eta Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean, “Ezkurdia Fonda” erakusketa ireki du azaroaren 22tik abenduaren 2ra arte Ormaiztegiko Maiora enparantzan, fonda edo ostatuko eraikinak eta bertan bizi ziren Ezkurdiatarrek herriaren historia hurbilean izan duten eraginari buruzko irudiak eta objektuak eskainiz.

Ezkurdiatarrak

Ezkurdiatarrak erakusketan

Erakusketa

Erakusketaren irudia

Eleganteen ibilaldia amaitzeko Ezkurdia fondaren erakusketa bisitatzen aritu ginen.

ErakusketanErakusketan

Erakusketaz gain, arratsaldeko txokolatadan Ezkurdia ondarea ezagutzeko aukera eskaini zuen museoak Maite Iturberen laguntzarekin (Udanako ogia). Jaxinto Ezkurdiaren errezeta liburua jarraituz, pastak prestatu ziren urteroko txokolatearekin eskaintzeko. Horrela, bainuetxean zerbitzatzen zen txokolatea eta Ezkurdia Fondan egiten eta saltzen ziren pastak dastatzeko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek.

Txokolatea

 Pastak

Jarraian Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu