Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berde egunaren XV. edizioa
Maiatzaren 11ean egin genuen Ormaiztegi eta Mutiloako Udalekin eta Goiturrekin elkarlanean antolaturiko jarduera hau, Clara Gutierrez biologa eta etnobotanikoak dinamizaturiko txangoa eta tailer gastronomikoa alegia.
Clara azaltzen
"Bide berdetik mahaira" ekimenak hiru atal ditu. Lehena Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berde ibilbidean zehar lore eta landare basatiak identifikatu eta jasotzen irakatsi zigun Clarak.
Landareak eta marrubiak jasotzen
Bildu genituen landare eta loreen propietateak ikasi ondoren, tailer gastronomikoa egin genuen denon artean Mutiloako elkartean.
Tailer gastronomikoan
Taldeetan banatuta egin genuen lana sukaldean. Egindako lanak emaitza izugarria izan zuen.
Azkenik, mahaiaren inguruan, jaki ezberdinak dastatu eta bazkari eder batez gozatu ahal izan genuen.
Parte hartzaileak platerak egin ondoren, hauen inguruko azalpenak entzuteko eta dastatzeko prest.
Zumalakarregi Museotik gure eskerrik beroenak ekimen honetan parte hartu zenuten guztioi.
Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu