Viticus talde argentinarraren "Euskal Herria"
Victor “Vitico” Bereciartua, Argentinako rockzale beteranoa, Tomas Zumalakarregiren ondorengo bezala gerturatu zitzaigun museora, bere amona baten abizena hori zela esanez. Aproposa iruditu zitzaigun bera buru duen rock talde argentinarrak Ormaiztegin kontzertua burutzea.
Viticok hainbatetan aipatu du Euskal Herriarekiko duen lotura. Hona hemen “El ojo del músico” aldizkariari egindako adierazpenak:
Orain jakin berri duguna Viticus taldearen “Rock local” diskorako Euskal Herrian emandako kontzertuei buruzko abestia atondu zutela eta, gainera, bideo klipa argitaratu.
Benetan poztu gaitu Ormaiztegin emandako kontzertuak ikusentzunezkoan jaso duen protagonismoak. Bertan jasotako harrera eskertzen dutenaren seinale.
Disfrutatu ezazue euskal erroak dituen benetako rock&roll argentinarra.
Mila esker Viticus.
Osasuna eta Rock&Rolla.