VI. Kulturarteko festa

2024/06/13
Pasa den igandean, hilaren 9an, Ormaiztegiko Kulturarteko festaren VI. edizioa ospatu genuen. Pasa den edizioak jasan zituen berrikuntzak kontutan izan dira aurtengoaren antolakuntzan.

Ohi bezala, Ormaiztegiko udalak eta Zumalakarregi museoak, aurtengo kulturarteko festa antolatzeko lehenengo bilera pasa den otsailean izan zuten. Azkeneko hilabeteetan hainbat bilera ospatu dituzte antolakuntzan 7 herrialde, autonomi erkidego bat eta Euskal Herriaren partaidetza lortuz. Peruren partaidetza eguna musikarekin girotzen izan zen. Honela guztira 9 kulturen errepresentazioa izan genuen: Ekuador, Frantzia, Kolombia, Nigeria, Nikaragua, Peru, Senegal, Extremadura eta Euskal Herria

Festa antolatzen

Festa antolatzen museoan Ane Aranburu (Kultur teknikaria), Lurdes Azpiazu (Zumalakarregi museoko koordinatzailea) eta komunitate parte-hartzaileko ordezkariak

Ekainaren 4an ekimenaren aurkezpenaren prentsaurrekoa ospatu zen Kulturarteko aurtengo edizioa aurkeztuz. Komunitateen ordezkariak Juan Lobato (Extremadura), Ferney Bedaya (Kolombia), Jaqueline Torres (Ekuador) eta Maite Antia (Frantzia), Zumalakarregi museotik Cristina Álvarez, Udalatik Agustin Galabide (Kultur zinegotzia), Mari Jose Ruiz de Zuazo (Berdintasun zinegotzia) eta Jon Enrique (Ormaiztegiko alkatea) izan ziren mahaian festaren arlo ezberdinak aurkezten.

Prentsaurrekoa

Festaren VI. edizioa aurkezten

Gero, partaideak eta antolatzaileak museoan bildu ginen elkarrekin meriendatzeko. Komunitate bakoitzak jatorrizko lekuetako plater ezberdinak prestatu zituen elkarrekin dastatzeko.

Meriendan

Elkarrekin meriendatzen

Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu:

Ekainaren 9n Kulurarteko festa ospatu genuen. Ekimenari hasiera eman genion taldeko argazkia ateratzen Zumalakarregi museoaren kanpoan gero parte hartzen zuten herrialde batzuen jantziak erakutsiz desfile baten bitartez.

Taldeko argazkia

Desfilean parte-hartu behar zuen taldeko argazkia

Pasa den urteko edizioak desfile txikia izan zuen lehenengo aldiz eta aurtengoan ere mantendu nahi izan dugu, luzegoa izanik herri guztitik jatorri ezberdinetako jantziak herritik ikus zitezen. 

Desfilean

Kultur ezberdinetako komunitateak Ormaiztegitik desfilatzen

Ondoren ohikoa den gastroazokari hasiera eman genion Urmaiz abesbatza aurreskua kantatuz herriko bi dantzarirekin.

Aurreskua

Aurreskua dantzatzen eta abesten

Gastroazoka ireki baino lehen ekimenean parte-hartzen genuen taldeko argazkia atera genuen eszenatokian.

Taldeko argazkia

Taldeko argazkia

Festarekin jarraitzeko komunitateek haien jatorrizko lurraldeko jakiren bat kozinatu zuten hurbiltzen zirenentzat.

Komunitateak

Gastroazoka

Gastroazoka

Aurten Nigeriar trentza tailerra izan genuen Esther eta Julyet-en eskutik.

Nigeriar trentza

Aurtengo edizioaren tailerra nigeriar komunitatearen eskutik

Zuzeneko musika izan genuen Peru herritarren eskutik. Raul-ek harpa jo zuen eta Victor-rek kanta perutarrak abestu zizkigun.

Peru

Peru eszatokian

Peruren partaidetza musikaren bitartez

1,5€ kostua zuten tiket hauek erosi eta lurralde ezberdinetako elikagaiak dastatzeko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek. Mundu bat Gobernuz Kanpoko Erakundeak garatzen dituen proiektuetara bideratu da bildutakoaren 2/3. Guztira 852 pintxo saldu ziren eta jasotako 2/3 (851,50€) GKErentzako bideratu dira. GKE honek Bizkaiko Gallarta herrian duen Martin etxea aterpetxera.

Mundu bat

Eneko eta Eneko, Mundu bat GKEko ordezkariak, ekimenean tiketak saltzen

Aurten ere dantza erakustaldiak ere izan genituen, non hainbat komunitate parte hartzaileek haien jatorrizko herrialdeetako dantzak erakusteko aukera izan zuten.

Dantzatzen

Dantza emanaldia

Kulturarteko festa Zumalakarregi museoaren Migrazioak programan atal ezinbestekoa da, herriko komunitatean sareak eraikitzea ahalbideratzen baitigu.

Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu:

Pasa den ekainaren 12an Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi Museoak bildutako diruaren 2/3 entregatu zituzten Mundu Bat GKEko ordezkariei eta gainerako herena festako lan taldeko ordezkariei.

Ekainaren 12

Jon (Ormaiztegiko alkatea), Eneko eta Xabier (Mundu bat GKEko ordezkariak), Delfa, Jesus eta Camila (Komunitate partehartzaileen ordezkariak) eta Cristina (Zumalakarregi Museoko ordezkaria)

Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu Eneko Gerrikabeitia, Mundu Bat GKE-ko presidentearen elkarrizketarekin:

Eskerrik asko giro askotariko eta aberasgarri honetan parte hartu duzuen guztioi!