V. Kulturarteko festa
Ohi bezala, Ormaiztegiko udalak Zumalakarregi museoarekin elkarlanean, aurtengo kulturarteko festaren edizioa martxan jarri zuen pasa den apirilean, antolakuntzan 7 herrialde eta 3 autonomi erkidego eta Euskal Herriaren partaidetza lortuz.
Festaren antolakuntza bileran
Ekainaren 7an ekimenaren aurkezpenaren prentsaurrekoa ospatu zen, bertan gastroazokako partaideak protagonista izanik.
Ekimenaren aurkezpena
Ekainaren 11n Kulurarteko festa ospatu genuen. Ekimenari hasiera eman genion gastroazokan parte hartzen zuten herrialde batzuen jantziak erakutsiz desfile txiki baten bitartez.
Kuba desfilatzen
Kolonbia desfilatzen
Maroko desfilatzen
Ekuador desfilatzen
Nigeria desfilatzen
Euskadi desfilatzen
Gastroazokan bertan 7 herrialde ezberdinetako errepresentazioa izan genuen: Ekuador, Kolonbia, Kuba, Maroko, Nigeria, Senegal eta Venezuela.
Venezuela
Kuba
Kolonbia
Senegal
Maroko
Ekuador
Nigeria
Eta Estatuko 3 autonomi erkidegoen errepresentazioa egon zen: Extremaduratik Caceres, Gaztela-Leondik Burgos, Madril eta Euskal erkidegoa. Euskal Herriko gastronomiaren errepresentazioa ere izan genuen.
Guzti hauek, jatorrizko lekuetako 25 plater ezberdin dastatzeko aukera eskaini ziguten.
Caceres
Burgos
Madril
Euskadi
Aurten ere Henna tailerra izan genuen marokoarren eskutik
Henna tailerra
1,5€ kostua zuten tiket hauek erosi eta lurralde ezberdinetako elikagaiak dastatzeko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek. Serso San Viator EH Gobernuz Kanpoko Erakundeak garatzen dituen proiektuetara bideratu da bildutakoaren 2/3. Guztira 1.200 pintxo saldu ziren eta jasotako 2/3 (1.132€) GKErentzako bideratu dira.
Serso San Viator-eko ordezkariak ekimenean
Aurtengo berrikuntzetako bat zuzeneko musika izatea izan zen Son Latino musika taldearen eskutik.
Son Latino musika taldea eguna girotzen
Dantza erakustaldiak ere izan genituen, non hainbat komunitate parte hartzaileek haien jatorrizko herrialdeetako dantzak erakusteko aukera izan zuten.
Kubako dantza
Kolonbiako dantza
Orain arteko edizioetako izena Gastroazoka izan bada ere, aurtengo ekimenak izen aldaketa jasan du. Izan ere, azoka gastronomikoa ospatzeaz gain, desfilea eta dantzak ere izan ditugu, parte hartzen duten kulturen arlo gehiago ezagutu ahal izateko. Horregatik, izena egokitzeko erabakia hartu dugu hurrengo edizioetan beste arlo ezberdinak aurkezteko aurkera emanez.
Jende askok parte hartu zuen ekitaldian, eta txartelen salmenta iazkoa baino handiagoa izan zen.
Eskerrik asko giro askotariko eta aberasgarri honetan parte hartu duzuen guztioi.
Giro anitza
Kulturarteko festa Zumalakarregi museoaren Migrazioak programan atal ezinbestekoa da, herriko komunitatean sareak eraikitzea ahalbideratzen baitigu.
Hurren arte!
Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu