Urriaren 15ean ERROMERIA egingo dugu, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan
Ormaiztegik XIX. mendean inmigrazio gehien jasotzen hasi zen garaia trenaren etorrerakin lotu dezakegu. Ormaiztegiren kasuan, Beasain-Olazti bitarteko trenbidea eraikitzera etorri ziren frantsesak eta haiek, tunelak egitea, ekarri zituzten italiarrak izan ziren gehienak. Uste da italiar hauek ekarri zutela soinu txikia gurera, erromeriak eraldatuz. Ormaiztegik, gainera, badu trenbidearen eta soinu txikiaren arteko lotura hau berezi egiten duen pertsonaia bat: Jose Francisco Berasategi Lasa, Ormaiztegiko itsua. Erromeria baten bidez inmigrazioak ekarritako ondarea balorean jarri eta ohitura honen aldarrikapena egingo dugu.
Trikitilariak:
- Iñaki Rezusta eta Oier Rezusta (Ormaiztegi)
- Iban Maiz eta Patxi (Gabiria)
- Uxue Kerexeta eta Andoni Oruesagasti (Zumarraga)
- Agurtzane eta Ion Elustondo (Legazpi)
- Ormaiztegiko Txindata Musika Eskolako trikitilariak
Oihane Gurrutxagak, egileak, “Corrado Maccarinelli” narrazioa irakurriko du
ANIMA ZAITEZ! ¡ANÍMATE!
Txotx doan! ¡Sidra gratis!
Piknika zure kontu! ¡El picnic a tu cuenta!
Zumalakarregi Museoan ALDI BATEKO ERAKUSKETA (2016-10-15 // 2016-12-04)
Pieza Gonbidatuak:
-Aurelio Artetaren “Romería vasca” margolana. 1940
-Garaiko trikitixak
Antolatzaileak:
· Zumalakarregi Museoa
· Ormaiztegiko udala
Laguntzaileak:
· Gordailua
· San Telmo Museoa