Urduñako Zumalakarregiren bustoa Museoan

2011/05/05 dohaintzak
Urduñako udalak, urteetan herriko plaza nagusian egondako Zumalakarregiren bustoa, gure Museoan gordetzea erabaki du.

Urduñako plaza nagusian egondako Zumalakarregiren bustoa, egun udal biltegi batean gordeta zeukatena, Zumalakarregi Museoan babestea erabaki du bertako udalak.

Gaur lekualdatzearen zenbait irudi eskaintzen dizkizuegu.

Zumaren bustoa


Jakin dugunez eskultura Gerra Zibilaren garaian Urduñan kokatutako kontzentrazio esparruan preso egondako artista batek egina izan zen, J. Esteve bustoak daraman sinadurak dioenez.

Zuma airean


Eskultura Francoren lerroetan hildakoen zerrenda baten gainean kokatua izan zen, beraz, Frankismoari lotutako monumentua izan da beti Urduñako biztanleentzat, horregatik egungo bere egoera.

Zuma Esteve


Duela hamar bat urte Urduñako plaza nagusia bermoldatu zutenean, Zumalakarregiren bustoa desagertarazteko aukeraz baliatu zen udala.
Egun Zumalakarregi Museoan jaso dugu Francoren kontzentrazio esparru batean egindako eskultura hau, historiaren gorabehera eta paradoxen eredu.

Lerro hauetatik gure eskerrik beroenak Urduñako udalari pieza honentzat kokapen egokiena Zumalakarregi Museoa dena irizteagatik.