Erakusketa ikusteko udalekuentzako proposamena
Proposamen honen bidez, Zumalakarregi Museoan ikusgai dugun erakusketa ikustera gonbidatu nahi zaituztegu: 1839. Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa erakusketa ikerketa-kasu bat da, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua programako Bake-ituna proiektukoa, eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan egongo da ikusgai ekainaren 9tik abuztuaren 23ra.
Haurren ulermen mailarekin bat datorren diskurtsoa erabiliz, eta bertako kontzeptuak hobeto barneratzeko, honako hausnarketa-jolasak egitea proposatzen dizuegu:
-Erabakiak hartzea zein zaila den ikusi: (zenbat eta jende gehiago, are eta zailagoa).
Hasteko, bideo motz bat ikusiko dugu: elkarren artean aserratzen diren bi haurren ingurukoa da, eta nola aserre jarraitzea baino konpontzen saiatzea hobe den azaltzen du, gauzak okerrera egin aurretik.
Gero ariketak: Ariketa hauetako bakoitza egiteko minutu bana emango zaie. Minutua amaitutakoan erantzun bateraturik duten ikustea da garrantzitsua.
1-Lehenik bi talde handitan: taldearen izena erabaki behar dute.
2-Gero, bosnakako taldeetan: Haur batentzako izena erabaki behar dute.
3- Binakako taldeetan: Gozoki denda bati jartzeko izena aukeratu behar dute.
-Egia/gezurra, konfidantza/konfidantza eza:
Iztuetaren obra, museoan zehar dauden Tomas Zumalakarregiren obrak ikusiko ditugu eta elkarren artean zer antzekotasun (bizarra, bere objetuak ) eta desberdintasun (altuera, gizentasuna, aurpegiko fakzioak) dauden ikusiko dugu.
Espiak zer ziren ikusiko dugu, eta Bergarako Besarkadaren aurretik egon ziren mesfidantza egoerak, zalantzak ulertuko ditugu karta zifratu baten bidez.
-Besarkadak:
Bi borobiletan jarri eta elkar besarkatu:
barrukoek kanpokoak besarkatuko dituzte eta banakako rotazioa eginez mugituko da barruko borobila.
Zer sentitzen duten adieraziko dute.
Aserre baleude ezberdina litzatekeen aztertuko dugu (gehiago kostako litzaieken).
Eta Bergarako Besarkadaren formalismo edota itxurakeria azalduko dugu: aurrez sinatu zela, baina jendaurrean ikus zedin besarkatu zirela.
Bisitari amaiera emateko, denok elkarrekin barraskilo handi bat osatuz besarkada erraldoi bat emango dugu.
OHARRAK:
-Bisita hau doan da.
-Udalekuek duten astiaren arabera molda daiteke tailerra.
-Erreserbak egiteko, deitu 943 88 99 00 zenbakira.