Udaberria iritsi da Zumalakarregi Museora

2011/04/06 historia
Udaberrria dastatzen hasi garen honetan gogora ditzagun XIX. mendeko loreak.

Lehenengo proposamena “XIX: mendeko Albuma” webgunean bere garaian prestatu genuen erakusketa birtuala dugu. Erakusketaren izenburua “Petit de Meurville: Gipuzkoako flora” da eta bertan XIX mende erdi aldera Donostian Frantziako kontsula izan zen Didier Petit de Meurvillek egin zituen hiru albumak aurki daitezke.

 

Petiten albuma

Petiten Lehenengo albuma. Iturria.

 

Landare zalea zen Petit eta Donostian 1857.ean kokatu zenetik inguruan aurkitzen zituenak margotzera jo zuen. Erakusketa birtual honetan 158 landareen irudiak aurki ditzakezu.

ainarra

Ainarra lauhostoa. Iturria.

 

Duela bi urte, berriz, behin behineko erakusketa antolatu genuen Petit de Meurvillen materialari italiatik ekarri genuen Pietro Bubanirena gehituz.
Bubani italiar botanikoak bizitza Piriniotako landareak jasotzen pasa zuen eta  1841-1879 bitartean maiz inguratu zen Euskal Herrira. Garai berdinean bata landareak jasotzen eta bestea margotzen inguru beretsuan ibili izanak eman zigun erakusketa Bolognako Museo Civico del Risorgimento eta Cristina-Enea Fundazioarekin batera antolatzeko aukera.

Loreak asmatzen

"Loreak asmatzen: naturzale europarrak Euskal Herrian" erakusketaren ikuspegia. Iturria


Egun erakusketaren webgunean XIX. mendean aurki zitezkeen landareei buruzko informazio zabala aurki dezakezu, Jakoba Errekondoren lankidatzarekin prestatu genituen fitxak kontsultatuz. Bestalde, baten batek erakusketa hau eskuratu nahiko balu, Museoarekin harremanetan jartzea besterik ez du.