Trenzubiaren maketa irisgarriaren aurkezpena

2023/02/28
Zumalakarregi Museoak, etengabeko hobekuntza-planarekin jarraituz, pertsona guztiak museora erabateko sarrera izan dezaten ziurtatzeko, joan den larunbatean, hilak 25, ukipenezko 3Dko maketaren modulu irisgarria aurkeztu zuen. Museotik seiehun metrora dagoen Ormaiztegiko trenzubia erreproduzitzen duen maketa,

Zumalakarregi Museoaren ekimena den proiektu hau, Ordiziako Goierri eskolako, 2022-2023 ikasturteko, Fabrikazio mekanikoko diseinuko 22 ikaslek egin dute, Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin, Begiris elkartearen aholkularitzarekin (Gipuzkoako itsu edo ikusmen urritasuna duten pertsonen inklusioa sustatzeko elkartea) eta Irizar  Elkarte Kooperatibaren babesarekin.

Ormaiztegiko trenzubiaren maketaren aurkezpena

Argazkian, ezkerretik hasita, Unai Lizarralde, ikasleen ordezkari gisa, Jorge Mancisidor, Goierri eskolako zuzendaria, Jon Enrique, Ormaiztegiko alkatea, Ramoni Jauregi eta Joxean Txintxurreta, Begiris elkarteko kideak eta Lurdes Azpiazu, museoko koordinatzailea.


Ikusmen-urritasuna duten pertsonei egindako monumentu ikoniko hori ukimenaren eta beste elementu batzuen bidez hurbiltzen duen maketa da, baina, oro har, irisgarritasun praktika ona da kulturaren esparruan. Monumentuari eta moduluari berari buruzko informazioa Braillen eta audiodeskribapena gehitzeaz gain (QR kodeen bidez lau hizkuntzetan eskura daitezke), informazio historikoa bi hizkuntzetan ere kontsulta daiteke Irakurketa errazean, eta, horrela, pertsona guztiek errazago uler dezakete haren historia.

Ormaiztegiko trenzubiaren maketa irisgarria


Modulu honetan, 300 cm zabal eta 40 cm sakon den mahaiaren euskarrian, zubiaren maketa, bi informazio-kartel muturretan eta euskarriaren azpian hiru erretilu ateragarri aurkezten ditugu.
Maketak material bakarra du, plastikoa, 1/100 eskalan, eta 289 cm  luzera, 8 cm-ko sakonera eta erdialdean 34 cm-ko garaiera du; horietatik, 26 cm zutabeen altuerakoak dira, eta 8 cm saretarenak. Maketa 300 cm zabal eta 40 cm sakon den mahaiaren euskarrian aurkezten da. Modulua, ingurunearekiko proportzioaren eta tamainaren berri ematen duten bi elementuk osatzen dute: kokaleku duen lurraren profila, Eztanda ibaiaren gaineko harana eta desagerturik dagoen Ormaiztegiko bainuetxearen silueta, jatorrizko kokalekuan.

Ormaiztegiko trenzubiaren maketa

Ormaiztegiko XIX. mendeko trenzubia jasotzen duen modulu irisgarria

Ekitaldian, Joxean Txintxurreta, Begiris elkarteko kidea, oso pozik azaldu da, eta aitortu du oso eskertuta daudela Goierriko eskolako ikasleek jarri duten gogoarekin, kemenarekin eta saiakerarekin gauza hauek egiteko. Sekulako lana egin dutela aipatu du.

Jon Errike, Ormaiztegiko alkateak, elkarlana goraipatzeaz gain, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat ondarearen sustapena eta ezagutzan aurre pauso bat dela aipatu du.

Jorge Mancisidor, Goierri eskolako zuzendariak, Museoari eskerrak emateaz gain, esan du "azken urteotan ahalegin berezia egin dutela ikasturtean zehar garatzen dituzten erronkek gizartearekin lotutako helburu bat izan dezaten", eta adierazi du "proiektu hau horren adibide bikaina" dela.

Unai Lizarraldek, ikasleen ordezkari gisan hitza hartu duenean hasieratik oso proiektu interesagarria iruditu zitzailea aipatu du.

Ormaiztegiko trenzubiko maketaren aurkezpena

Maketako lan-taldeko partaide batzuk, Goierri eskolako ikasle eta irakasleak, Ormaiztegiko alkatea, Begiris elkarteko kideak eta museoko koordinatzailea.

Zumalakarregi Museoaren aldetik gure eskerrik beroenak proiektu honetan parte hartu duzuen guztiei.

Goierri Irrati telebistak egindako erreportaia

 

Trenzubiaren maketa irisgarriaren aurkezpena

Maketa irisgarria