Tomas Zumalakarregi kale izendegian
Tomas Zumalakarregiren izena hainbat herri eta hirietan aurki dezakegu. Gehienetan Frankismoaren lehenengo urteetan ezarriak izan ziren. Bilbo eta Donostian, zalantzarik gabe, bertako karlistak pozik uzteko asmoz.
C. F. HENNINGSEN. "Zumalacarregui". 1836.
Gipuzkoako hiriburuaren kasuan bitxia egiten da hiriarekin batere harremanik izan ez zuen Tomasek ibilbide bat izatea, bere anaia Migel Antoniok, 1840.ean bertako alkate izandakoak, kalerik ez duen bitartean.
Anonimoa. Migel Antonio Zumalakarregiren erretratua. 1834. Burgosko Entzutegia.
Euskal Herrian, aipatu hiriburuez gain, kale izendegi ugaritan aurki dezakegu Tomas, besteak beste, Tolosa, Laudio, Barakaldo, Sestao, Lizarra edo Altsasuk badute Zumalakarregi kalea, ibilbidea edo plaza.
Jose VALLEJO. [Zumalakarregi Etxarri Aranatzen]. 1844.
Espainian ere Zaragoza, Gijón eta Mostolesen ere badituzte Zumalakarregi kaleak.
Francisco FONT y PONS. Zumalakarregiren mausoleoa Zegaman.
Tomasen heriotza ondoren, etsai liberalak bere dohain militarrak goraipatzen hasi ziren eta estratega militar haundi bezala pasa da historiara. Pertsonaia bat lagunek eta etsaiek laudatzen dutenean gehiengoak onartzen duen neutraltasunez jazten da.
José VALLEJO. "Tomas Zumalacarregui". 1844.
Tomas Zumalakarregiren kasuan mitifikaziora iritsi da, izan ere, lau hiriburuak ezik ia Euskal Herri osoa menperatu ostean eta Madrildik bidalitako jeneral gehienak garaitu ondoren hil baizen.
José VALLEJO. 1844.
Gainera bere figura historikoaren interpretazio bikoitza dago. Batzuentzat Tomas Espainiako balio zaharkituenen defendatzaile sutsua da, besteentzak euskal tradizio eta aintzinako legeen defendatzaileen buruzagi militarra den bitartean. Honela ulertzen da bere iraupena hainbeste kale izendegietan.