Tirabira Ormaiztegin Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Bestalde,asteburuan, maiatzak 22 eta 23an ate irekien jarduna ospatuko du museoak, sarrera eta bisita gidatu doakoak eskainiz.
Umeak, jeneralaren gidaritzapean, XIX. mendeko pertsonai baten azalean jarriko dira: apaiza, artzaina, bertsolaria, jostuna, mandazaina, ehiztaria, baserritarra, saltzailea, alkatea eta egurgilea. Bakoitzak proba bat gainditu beharko du ordezkatzen duen pertsonaiaren arabera.
Horretaz gain, galdera banari zuzen erantzun beharko diote proba gainditzeko. Proba guztiak gaindituta, altxorren bila hasiko dira, hainbat pista aurkitu ondoren, altxorretan zer gordetzen den deskubritu arte. Bi altxor daude, bat talde bakoitzarentzat, joko honetan guztiak baitira garaile.
Froga guztiak gaindituta, txokolatada erraldoia izango da parte-hartzaile guztientzat.