Suitzarraren altxorra

2012/10/03 argitalpenak
The George Borrow Society taldearen partaide den Peter Missler historigileak, The Bible in Spain liburuan aipatzen den gertakizun bat aztertzen du, gure museoko liburutegirako bidali digun ikerlanean: "The Treasure Hunter of Santiago". Gaia, nola mertzenario suitzar batek Espainiako Ogasun Ministroa altxor baten bilaketan endredatzen duen.

Aurrez aipatu dugu George Borrow gurean, baita bere bizitza aztertzen diharduten historigile taldea ere, The George Borrow Society, alegia. Oraingoan talde honetako partaide den Peter Missler britainiarraren lan bat aipatzera gatoz, izan ere, argitalpenaren ale bat gure liburutegiari eskaini berri baidio egileak adeitsu.

 Missler

 

Ikerketak aztertzen duen gertakizuna bitxia da benetan. Alejandro Mon Ogasun ministroa, 1838.go uztailean hain zegoen etsita bere sailaren egoera penagarriaz eta hain zituen beharrezko diru sarrera berriak, suitzar mertzenario baten proposamena onartu eta finantziatu zuena. Benedict Mol zuen izena eta Napoleonen aurkako gerran entzun zuen zurrumurru batean sinisten zuen itsuki. Alegia tropa frentsesek Oporto inguruan lapurtutako urrea Santiago de Compostelako ospitale batean gorde izan zutela eta berak ezagutzen zuela altxorraren kokapena.

 Villaamil

Genaro Pérez de Villaamil. Santiagoko katedralaren ataria..

Suitzarra Ogasun ministroaren babes osoarekin iritsi zen Santiagora eta bertako agintarien laguntzaz hasi zen San Roque ospitalean altxorraren bila. Ospitale hau, sifili gaitza zutenei emana, hiriaren erdian zegoen. Bilaketa ospitalaren komunetan hasi zen eta sei ordu luzez induskatu ostean aurkikuntza bakarra komunen biltegi erraldoi bat izan zen. Hirian zehar zabaldu zen kiratsak jendea suitzarraren aurka oldartu zuen eta bere bilaketan etsi zuenean, ia ia lintxatu zuten. Mertzenario suitzarra kartzeleratua izan zen, eta geroztik bere arrastoak galdu dira. Ministroak, ordea,nahiz eta handik gutxira kargua galdu, mendean zehar bizpahiru aldiz berriro ere Espainiar Ogasuna bere ardurapean izan zuen, beraz ez zuen San Roque ospitaleko kiratsak bere bide politikotik irten arazi

 Mon

Alejandro Mon, Espainiako Ogasun ministroa (1837-1838; 1844-1847; 1848-1849; 1857-1858).

Honela kontatu zuen pasadizoa Javier de Burgos historigile eta politikoak, Ogasun ministro izandakoa bera ere:

"El arrojado Mon, despues de pasar sucesivamente por las manos de cuantos quisieron esplotar la miseria pública, llegó hasta entregarse a las de un suizo, que le anunció la existencia de un tesoro, enterrado en Santiago en 1809, en oro portugues. El suizo empezó por hacerse habilitar con fondos y recomendaciones; y, como si quisiese rodear el chasco que meditaba de todo el aparato de un ultrage calificado, se presentó (el 17 de agosto) con gran séquito de operarios en el Hospital de San Roque de aquella ciudad, y mandó hacer, durante seis horas, escavaciones en sus letrinas. Cuando sus pestilentes exhalaciones hubieron infestado la ciudad, declaró que sin duda el pretendido tesoro habia sido sacado antes; y bien que la indignacion del publico chasqueado castigase al impostor descargando sobre él algunos golpes, no pudo esta satisfacción volver al ministro el decoro que comprometiera, entregándose a tan ridículas esperanzas.” 

Javier de Burgos, Anales del Reinado de Isabel II. Madrid, 1851

Egun Galizian bizi den Peter Missler ikerlariak urteak daramatza pertsonaia honen peskizan, artikulu honetan ikus daitekeenez: Of Truth, Mistrust and Tresure Hunts.

Eskerrik beroenak berari hemendik gure liburutegiko funtsak aberasteagatik.