Suezko kanala eraikitzen
Artikuloa 1863an argitaratu zen eta aurreko urtean Paul Merruau bidaiari frantsesak jasotako testigantza eskaintzen du.
Paul Merruau. "Une Excursion au Canal de Suez", 1862.
Kanala eraikitzeko lanak 1859.ean hasi ziren, Ferdinand de Lesseps ingeniari frantsesa sustatzaile nagusi zuela.
Ferdinand de Lesseps.
Merruauren erreportaian, oraindik inauguraziorako bost urte falta zirenean, lan egiteko modua adierazten da. Bidaiariak dionez 12.000 bat langile zebiltzan orduan, eskuz lan eginez. Eskaintzen duen irudian ikus daitekeenez haurrak ere jarri zituzten lanean, saskien bitartez lurra mugitzen.
Lan talde bat.
Port Said eta Suez banatzen dituen 163 kilometroetan eraikitako kanalaren eraikuntzan 125.000 langile hil zirela kalkulatzen da.
Port Saiden ikuspegia.
Aldizkariak lanak garatzen ziren gunearen mapa ederra eskaintzen du.
Suezko istmoaren mapa
Lanen deskribapen zabala ere aurki dezakegu.
Kanala eraikitzen.
Dena ez zen eskuz egiten, noski, eta bidaiariak erabiltzen zen teknologia ere aipatzen du.
Suezeko kanala. Dragen muntaia.
Badakigu Ormaiztegiko trenzubiaren egilea, Alexander Lavalley ingeniariak ere parte hartu zuena kanal honen eraikuntzan.
Suezko istmoaren panorama.
Euskaldunak ere aurki ditzakegu lantegi erraldoi honetan. Nemesio Artola tolosarra Lessepsen laguntzaile izan zen eta bertan jasotako ohar eta apunteekin, mende bete beranduago, Biografía del Canal de Suez según las memorias, notas, documentación y datos recopilados por Nemesio Artola, testigo presencial y colaborador de Lesseps en la construcción y explotación del Canal, argitaratu zen 1969an.
Lanak Por Saiden.
Jaiotzez naparra baina Gipuzkoan kokatu zen Joaquin Jamar errepublikano eta fuerista ere, kanalaren inuguraziora gonbidatua izan zen eta berari buruzko txostena argitaratu zuen 1870.ean, bere garrantzia azpimarratuz: Canal de Suez : memoria presentada al Excmo. Sr. Ministro de Fomento sobre la trascendencia mercantil del Canal y medios que deben emplearse para asegurar la participación de España en el tráfico de Oriente.
Suez hiriaren ikuspegia.
Hona hemen, egun bero bero dagoen azpiegitura honi buruzko Zumalakarregi Museoaren ekarpen xumea.