Somorrostroko zaurituak

2010/11/04
Bizkaian zauritutako zenbait karlista Iratxeko ospitalean sendatuak izan ziren

Bigarren karlistadako borroka odoltsuena izan zen Somorrostrokoa. 1874ko udaberrian liberalek Bilboko setioa hausteko 3 ahalegin egin zituzten. Otsailean lehena, martxoan bigarrena, karlistek eutsitakoak biak, eta apirilean hirugarrena, liberalak Concha generalaren agindupean Bilbora eramango zituena. Iturrien arabera hildako eta zaurituak 6.000tik 8.000ra iritsi omen ziren. 

Karlisten zenbait zaurituk egin zuten bidea ezagutzeko parada izango dugu gaurkoan Somorrostron itxasoratu eta Iratxeko ospitaleraino.

 

Somorrostro untzia

Somorrostroko batailan zauritutako karlistak Sokoarako bidean itsasoratzen. Iturria

 

Sokoa

Zauritu karlistak Sokoan lehorreratzen. Iturria

 

Bidasoa

Karlisten anbulantzia Bidasoa gurutzatzen. Iturria

 

Iratxe

Iratxeko Andra Mari monastegian kokatutako ospitale karlista. Iturria