Santa Kruz apaizaren argazki baten inguruan

2017/04/28
Ferdinand Bérillon argazkilariak ateratako argazki ezagunak hausnarketarako bide ematen digu.

Bigarren Karlistadan argazkigintza zabaldua zegoen eta, Lehenengoan ez bezala, pertsonaia nagusien irudiak jaso ditugu teknika honen bitartez. Hala ere argazkien aniztasuna ez zen gaurkoa eta hauetako asko famatuak egin dira, tartean Santa Kruz apaiza bere kontselairiekin agertzen den hau.

Berillon SK

OLAZÁBAL y RAMERI, Juan deEl cura Santa Cruz guerrillero. Vitoria, 1928. 256 orrialdea.

Egilea Ferdinand Bérillon izan zen, Parisen jaiotako argazkilaria, Juantxo Egaña adituak esaten digunez Baionako Zubi Berriko arkupetan zuen estudioa eta karlista ugariren erretratuak egin zituen, Don Carlosenak, besteak beste.

Berillon Don Carlos

Ferdinand BÉRILLON. "Don Carlos et son état-major". Baionako Euskal Museoa. Iturria.

Zumalakarregi Museoaren argazki bilduman ere baditugu Bérillonen argazkiak, ondoko pertsonaiarena esaterako.

Berillon

Santa Kruz apaizaren argazkira itzuliz, orain arteko tradizioak argazkia Sorabillako Alzelain Jauregian egina zela zion, baina jaso berri dugu Museoaren lagun dugun Guy Lalanne historigilearen partetik, benetako kokapena.

Villa Alix

Villa Alix. Ziburu. Guy Lalanne.

Etxe hau Emma Dupont-Delporte emakumearena zen 1860an Ziburuko Labat baitaren inguruan erosi zituen lurretan eraikia eta bere alabaren izena jaso zuena. Legitimista frantziarra, Bigarren karlistada garaian Santa Kruz apaiza bere etxean babestu zuen eta bertan atxilotu zuen jendarmeria frantsesak 1874ko martxoak 22an, apaizaren azken kanpainaren ostean.

 Dupont Delporte

Madame Dupont Delport.

Argazkian aurkitzen ditugun lagunak, apaizak hirurak, Patrizio Orkaiztegi, Sorabillako parrokoa, Luziano Mendizabal, Tolosako bikarioa, eta Frantzisko de Felipe, Amezketako apaiza dira.

Argazki honek hedapen zabala izan zuen, baina ez beti bere osotasunean. Honela argitaratu zen Julio Urquijoren liburuan

Urquijo

URQUIJO, Julio. La cruz de sangre. El Cura Santa Cruz. San Sebastián, 1928. 12 orrialdea.

Ez dakigu zergatik Amezketako apaiza kanpoan utzi zuten, baina bada argazki honen beste bertsio bat ere, are bitxiagoa, Guy Lalanne berak bidali diguna.

Ziburu Mendizabal gabe

Honetan desagertzen dena Luziano Mendizabal da, Tolosako bikarioa 1869an kartzela zigorra ekidite arren erbesteratua. Izan ere, 1869ko hauteskundeetan Tolosako Misekordian zeuden bi pertsonei botoa ematen ez uzteagatik 7 hilabetetako kartzela zigorra jaso zuen, ihesean Erromara alde eginez.

Mendizabal pertsonai eztabaidatsua izan zen. Tolosako paperolak igandeetan lan egitea ostopatzen saiatu zen 1860ko hamarkadan, Gasteizko gotzainaren baimenaren gainetik, enpresarien etsaigoa bermatuz. Eztabaida 1863.ean hasi zen eta sei urtez luzatu zen. Arzá, Eizmendi y Cª enpresaren "La Esperanza" paper fabrikak lortu zuten Alguacil Gasteizko lehenengo gotzainaren baimena, baina Mendizabalek bere parrokian zuen agintea erabili zuen enpresarien eskaera trabatzeko. Mendizabalen eragozpenak 1869ko ihesera arte luzatu ziren.

Hori izango ote da azken argazki honetako bere desagerpenaren arrazoia?

Santa Kruz apaizaren argazki baten inguruan

Santa Kruz Ziburun