San Luisen 100.000 semeei buruzko ikerketa bat gurean
Hirurteko liberalaren amaiera suposatu zuen, 1823.ean Angulemako dukea buru zuen armada frantsesaren inbasioak.
San Luisen 100.000 semeak Bidasoa zeharkatzen. Irudiaren iturria
André Lebourleux historigileak, Frantzia eta Espainiako iturriak erabiliz, Espainiar liberalismoa boteretik kanpo utzi zuen inbasio frantsesa sakonki aztertu du bere La croisade des cent mille fils de Saint Louis lanean.
Donostia berriro ere setiatua 1823.go apirilean. Irudiaren iturria
Bere ikerlana hiru zatitan banatu dugu. Lehena La expedición francesa de 1823 a España o la cruzada de los cien mil hijos de San Luis, bere kasa itzuli du egileak gaztelerara. Bertan inbasioaren arrazoiak aztertuz gainera, borrokatuko duten bi armadak aurkezten dizkigu.
Fray Antonio Marañón "Trapensea", liberalen aurkako gerrilaren buruzagietako bat. Iturria
Bigarrenean inbasioa bera eta ondorio nagusiak aztertzen ditu. Lanaren zati hau frantsesez jarriko dugu gure webean.
Hirugarren zatiak, berriz, armada frantziar honen historia egiteko Espainiar artxiboen aberastasuna adierazten du. Orain arte ezezagunak diren funts dokumentalen deskribapena egiten digu, bereziki Archivo Histórico Nacionalaren bildumetan gordetzen direnena.
Angulemaren armada Orreagan. Iturria
Eskarmentu zabaleko historigilea dugu Ziburun bizi den Lebourleux. Genealogiako lanak egiten zaildua, azken urteetan Baionako eta, oro har, Euskal Herriari buruzko historia jorratu du gehienbat.
Gure eskerrik beroenak André Lebourleux jaunari bere jakinduria gure jarraitzaileen eskura adeitasunez jartzeagatik.