San Luisen Ehun Mila semeak Bidasoan.

2013/11/19 historia
Angulemako dukea buru zuen armadaren inbasioa aztertzen duen erakusketa abian da Zumalakarregi Museoan. Bertan jasotako gertaera bat dakarkigu gaurkoan. Urtarrilak 19ra arte duzue aukera bereziki grabatu frantsesez osatutako erakusketa hau ikusteko.

Clerjon de Champagny 1823an gertatutako inbasio frantsesaren partaide izan zen eta Album d’un soldat pendant la campagne d’Espagne liburua idatzi zuen bere esperientzia kontatuz. Bertan, beste askoren artean, ondoko gertakizunaren berri ematen digu.

Angulemaren armada Bidasoa gurutzatzera zihoanean, Irungo aldean 200 bat frantziar inperioko soldadu, “Biba Artileria!” “Biba Enperadorea!” “Biba Askatasuna!” ohiukatuz eta “La Marseillaise” kantatuz, inbasioa eragozten saiatu ziren. Espainian errefuxiatutako errepublikanoak ziren, gehienak frantsesak, “Gizon askeen bataloia” izena aldarrikatzen zutenak. Vallin mariskalak kanoiekin su egin zuen beraien aurka Bidasoako bestaldetik.

Vallin

Victor ADAM,. “Passage de la Bidassoa” Baionako Euskal Museoa

 

Hogei bat errepublikar bertan zendu ziren eta besteak sakabanatu egin ziren frantziar erregetiarren aurrerapenaren eraginez. Champagnyk bere aberkide eta, urte batzuk lehenago, armada kide zirenen heriotza irudikatu eta deitoratzen du bere kontakizunean, fanatikoak erizten bazituen ere.

 

Champagny Irun

 

CLERJON de CHAMPAGNY.. “Irun”  Irudiaren iturria

 

Egun bitxia egiten bazaigu ere, Irunen ziren frantsesek hiru koloredun bandera astintzen zuten bitartean Frantziako armada Borboien bandera zuriaren pean zetorren.

San Luisen Ehun Mila Semeek 1823ko apirilean gurutzatu zuten Bidasoa Espainiako proiektu liberalari amaiera emateko.

 

Le Camus

Le Camus. “Passage de la Bidassoa : exécuté par l'Armée Française sous les ordres de S.A.R. le Duc d'Angouléme, le 7 Avril 1823”. Irudiaren iturria

Garaiz zaudete, hauek eta beste hainbat gertakizun eta irudi dastatzeko urtarrilak 19ra arte Ormaiztegin zabalik egongo den erakusketa honetan.