Rifeko lehen gerra (1893-1894)
Rifeko lehenengo gerrak Melilla inguruan eztanda egin zuen 1893.go urriak 3an, espainiar gotorleku baten eraikina kabilen santu baten hilobiaren alboan hasi zutelako, riftarrak haserretu eta hiria erasotu zutenean. Espainiar artilleriak Rifeko tribuak bonbardatu zituen hiritik eta itsas armadako untzietatik, harik eta bonba batek meskita bat suntsitu zuen arte. Honek altxamendua gerra santua bihurtu zuen.
La Ilustración Española y Americana. 1893ko abenduak 22.
Gerra hau ez zen Marokoren aurkakoa izan, Rifeko kabila edo tribuen aurkakoa baizik. Izan ere, Marokoko sultanak arrazoia espainiarrei eman baizien eta kabilak baketzen saiatu ere, alperrik baina.
Marcelino de Unceta. "¡A la bayoneta!". La Ilustración Española y Americana. 1893ko azaroak 15.
Melillako gobernadorea zen Margallo jeneralak urria bukaeran hiritik kanpoko gotorlekuen defentsan burututako erasoaren porrotak 70 hildako eragin zituen espainiarren artean. Gobernadorea bera hil zuten urriak 28ko eraso honetan. Gertakizun honen ondorioz gatazka kolonial hau "Margalloren gerra" bezala ezagutzen da.
"La Guerre au Maroc, Mort du Général Espagnol Margallo". Le Petit Journal, 1893ko azaroak 18.
Handik aurrera itsas armadako artilleriaren bonbardaketak jasan zituzten Rifeko kabilek, gau eta egun.
La Ilustración Española y Americana. 1893ko azaroak 8.
Gatazka hilabetez luzatu zen 1894ko apirilean pakea sinatu zen arte.
"Tipo de guerrero marroquí". La Ilustración Española y Americana. 1893ko urriak 22.
XIX. mendeko gatazka honi buruz eta, bereziki, 30 urte lehenago gertatutako Afrikako gerrari buruz solastuko dugu datorren irailak 14ean Zumalakarregi Museoan, bertako dokumentazio arduraduna den Mikel Alberdi Sagardiak eskaini ko duen “La Guerra de África (1859-1860) y la Primera Guerra del Rif (1893-1894)” hitzaldiarekin. Anima zaitez parte hartzera.