Ricardo BOUQUET, Napoleon III Donostian.

2021/09/23
“Urgullen magalean. Donostiako estanpak” erakusketan ikus ditzakegun hainbat egileren litografiak aztertzen jarraitzen dugu. Gaurkoan Ricardo Bouquet dugu artista.

Erakusketaren azken guneak “Udako hiria” du izenburua.  Bertan aurkitu dezakegu Ricardo Bouquet margolariaren lanean oinarrituta Alfred Guesdonek litografia bihurtua.

Visita Napoleón III

Ricardo Bouquet. “Vista de San Sebastián”. San Telmo Museoa. Donostia.

Irudian Napoleon III.ak Donostiara 1856.go udan egin zuen  bisita ikus dezakegu.  Badakigu Buquetek olio margo bat egin zuena. Frantziako enperadorearen emazte Montijoko Eugeniari oparitu ziotena eta Biarritzeko bere jauregian gorde zutena.

Dirudienez, Miramar jauregian olio margo honen kopia bat ere bazuten, alboan duzuen hau.

Bouquet Visita Napoleón III 

Ricardo Bouquet. “Vista de San Sebastián”. Donostiako udala.

Ricardo Bouquet margolariaren berririk ez dugu apenas. Badakigu, garaiko prentsak jaso zuelako, Donostiako udalak oparitu ziola margoa Montijoko Eugeniari 1857ko udan. Ventura Barcaiztegui jenerala eta Bouquet bera joan ziren olioa entregatzera eta enperatrizak, trukean, inperioaren koroa eta bere izena grabatuak zituen ordulari dotorea oparitu zion margolariari.

Bouquet GFA

Ricardo Bouquet. “Vista de San Sebastián”. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Egile honen beste lan bakarra ezagutzen dugu, izenburu berdineko beste hau.

Bouquet Donostia GFA

Ricardo Bouquet. “Vista de San Sebastián”. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Oraindik garaiz zaudete Donostiako estanpa zoragarri hau Ormaiztegiko museoan disfrutatzeko.

Ricardo BOUQUET, Napoleon III Donostian.

Napoleon III.aren lehorreratzea Donostian (xehetasuna)